Biziko gara honela hirurehun bat urtez...

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-12-12 13:52
2

Emakumeen bularretara begiratzeak bizitza lutzatzen omen du. To, no. Esperimentua 200 gizonekin egin zutela diote, bost urtez; subjektuen erdiek egunean 10 minutuz begiratzen zieten andreen bularrei eta beste erdiek ez. Baditut zenbait galdera:

• Eta beste erdiak bost urtez egon ziren inongo emakumeren bularretan begiak pausatu gabe? Bost urtez? 1.825 egunez? Nola aguantatu zuten? Lotu egin zituzten? Begiak estali? Drogaren bat eman zieten? Zoratu egin ziren esperimentuaren amaierarako?
• Begiratu behar diren bularrak emakume berberarenak izan behar dira? Berdin luzatuko digu bizitza emakume baten bularrak bost aldiz –esaterako- begiratzeak eta bost emakumerenei behin so egiteak? Hau da, titi aniztasunak laguntzen du?
• Begiratzearen eragina progresiboa al da? Alegia, egunean hamar minutuz begiratzeak bizitza bost urtez luzatzen badu, bost minutuz begiratuta bi urte eta erdi soilik gehiago biziko gara? Zenbat denbora eman behar dugu begi-lanean hirurehun urte bizi ahal izateko, adibidez?
• Kontuan izan al dute bost urtetan begiak gehiegi luzatzeagatik jaso daitekeen zaplasteko kopurua, eta berauen eragina subjektuen –gure- osasunean?

Eta azkenik, last but not lust (*): Zeri begiratu behar diote andreek –eta zenbat denboraz- haiek ere urte luzapen bera lortzekotan?

(*) Zelan demontre da, list but not last? least but not lost? Beti esan nahi izaten dut ondo geratzeko, ingelesa dakidalako itxurak egitearren, eta sekula ere ez dut asmatzen nola den.

Post scriptum: Erantzunetan jakin dezakegu berria faltsua dela, hoax bat, hiri-legenda bat, baina ez dezagun blogarion urrezko araua ahaztu: Egiak ez diezazula mezu bat idaztea eragotzi.

leire

leire 2007-12-13 18:41 #1

Zapalsteko kopuruari begiratuta, urte gutxiago bizitzea ere izan liteke!
Titien formak ere eranginik izango luke? (handiagoak edo txikiagoak)
Miopia edo hipermetropiak ere baldintzatuko luke, ezta?

*Jozulin, uste dot "the last, but not the least" dala, baiña ez egin jaramon haundirik, frantsesa nabill ikasten-eta

jonas

jonas 2007-12-14 18:26 #2

LONG LIVE TITIBEHATZAILEOI !!! GORA TITIBURU POWER!

Benengoan, ba, ni tamaina honetako afanak gauza onen bat ekarri beharko eustala-ta...

Utzi iruzkina: