Ttaranttanttán
Abestiekin segituz, eta duela urtebete eskas hasitako tradizio luuuuuze bati jarraiki, hona Jozulin udako abestia aurten ere euskaratzeko prest. Manhattanttaranttanttan, Mikel Urmenetaren blog erabat gomendagarrian topatu nuen duela zenbait denbora eta, koño! itzuli behar dut ba! esan nion neure buruari. Neure buruak baietz erantzun zion neure buruari -ez daki ezetz esaten- eta hor behean daukazue emaitza, itzulpen libre, libre, librea... Bizkaierazko ikutua eman diot eta agian horrek inkongruentzia pitin bat (berez duenaz gain) gehitzen dio nagusiki Nafarroan entzungo den abestiari. Baina zer arraio, iaz esaten genuenez: sinfundamento.
Gaur gabean parrandan noa
Eta amatxu zarataka
Eta amatxu zarataka
Neberan dozu kalimotxoa
Ez eixu aiztu laztana
Ez eixu aiztu laztanaIñok ez dau kalimotxoa egiten
Nire amatxun moduan
Nire amatxun moduan
Batek be ez deko zapore hori
Amatxunaren modukoa
Amatxunaren modukoaNahi dogu
kalimotxo
Amatxun kalimotxoa
Amatxun kalimotxoaMaitasun guztia ipinten dotzola
Amak bakarrik emongotzu
Amak bakarrik emongotzu
Donsimon ta kokakola
Erdi ta erdi ipinikotzu
Erdi ta erdi ipinikotzuIñok ez dau kalimotxoa egiten
Nire amatxun moduan
Nire amatxun moduan
Batek be ez deko zapore hori
Amatxunaren modukoa
Amatxunaren modukoaNahi dogu
kalimotxo
Amatxun kalimotxoa
Amatxun kalimotxoaBerak dana astiro nahasten dau
Gasa ez dakion joan
Benetako mama goxua da hau
Ia gaur gabean ligatzen dodanJendea pozez saltoka dabil
Neu naz gauaren erregea
Neu naz gauaren erregea
Honegaitik ama zin dagit
Ez dot barriro botako txahala
Ez dot barriro botako txahalaIñok ez dau kalimotxoa egiten
Nire amatxun moduan
Nire amatxun moduan
Batek be ez deko zapore hori
Amatxunaren modukoa
Amatxunaren modukoaNahi dogu
kalimotxo
Amatxun kalimotxoa
Amatxun kalimotxoa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: