Bazterkeria kasu bat
Tematzen gara,
tematu. Denok berdin, jarraitu beharreko moda bailitzan. Jose Luis Rodriguez
Zapaterori, Zapatero deitzen diogu; Alfredo Perez Rubalcabari, Rubalcaba. Zer
du txarrik "Rodriguez Presidentea" esateak edo "Perez Gobernuko
bozeramalea" erabiltzeak? Ez ote gaude abizenagatiko arrazakeria kasu argi
baten aurrean? Ez ote da baztertzailea Perez eta Rodriguez deituren jabeekiko?
Eta berdintasun legea? Ni, morroi hauen aita banintz - desdeluego- zeharo
haserre egongo nintzateke dagoeneko inbisibilitate mediatiko hau dela
kausa. Eta agian Abizen Arrunten Jabe
Baztertuen Elkartea ere sortuko nukeen.
Nicolas Paul Stéphane
Sarkozy de Nagy-Bocsari ez
diote deitzen Nicolas de Nagy-Bocsa, ezta Ibarretxeri Markuartu. Eskerrak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: