Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

Orain hilda nago baina lehen kaiku hutsa nintzen. Ez kaikua bakarrik:pelloa, inozoa, kirtena, tetelea, papaoa, kelona, babalorea, alua, lerdoa, tentela, eltzagorra,  memeloa, leloa, tontoa, babaztoa, babalastoa, pepelerdoa, tuntuna, astakirtena, totoloa, baboa, artaburua, tontolapikoa, kaiku alena, arina, astapitoa, buruarina, eltzea, eroa, eroxka, kaskarina, memoa, mentsa, txatxua, txoriburua, tonta, mamala, txoropitoa, zoroxka, zozoa, zozoiloa, tontoloa, bulunba, xanfarina, zuntzuna, zoroa, gangarra, ganorabakoa, ganoragabekoa, kokoloa, lapikoa, mozoloa, taketa, tankaloa, txotxoloa, ...


Haiti Amerikako herrialderik pobreena dela entzun dugu aspertu arte egunotan. Eta pobreziaren kontu hori aipatzen dutenean, eguraldiari buruz arituko balira bezala hitz egiten dute, munduan euri gutxien egiten duen lekua edo herrialderik beroena aipatuko balituzte lez. Baina ez, Amerikako herrialderik pobreena bada, ez da kasualitatez. Entzun Eduardo Galeanori:Kanporatzea 2000ko martxoan hirurogei haitiar itsasoratu egin ziren Caribean barrena txalupa txiker, eskasean. Hirurogeiak hil egin ziren. Itota. Ohiko albistea zenez, inork ez zuen jakin. Urak irentsitako haiek guztiak nekazari izana...


  Jaun ala andere? Biak aldi berean? Batzuetan jauna andere eta bestetzutan anderea jaun? Itsasoaren sakonean ez dago jakiterik. Meroak, eta beste zenbait arrain, artistak dira kirurjia bako sexu aldaketan. Erraztasun ikaragarriz, emeak ar bihurzen dira eta arrak eme. Baina inork ez die isekarik egiten, inork ez die traizioa leporatzen naturaren edota Jainkoren baten legeari. Denboraren ahoak Eduardo Galeanoren testuak dira, Bocas del tiempo liburutik hartu eta ahal bezala itzuli ditudanak.


Urte berriarekin proiektu berri baten hasiko naiz parte hartzen. Orain arte blog honetan, Euskadi Irratiko Amaraunean eta Sustatun ari izan banaiz ere, oraingo hau nik neuk sortutako hedabide berria izango da. Neure ardurapean berrien hautaketa, maketazioa... Izena: EguRkaria news.net. EguRkaria, bestela ere nahikoa egurra jasotzen dugulako euskaldunok eta news, beti geratzen delako oso cool izena erdi ingelesez jartzea.Hemen duzue 0 alearen erakusgarri bat. Egin klik gainean irakurri ahal izateko.Oharra: Goiko tontakeria horretan agertzen zaretenoi: txarto esanak barkatu. Badakizue guztioi...


Izan zoriontsu!

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-12-22 17:17

2010ean izan zaiteztela, blog honetako irakurleok, ondorengo bideoan ikusten duzuen lagun ttikia bezain zoriontsuak. Urte berri on!Eta opari, Jozulin kantatzen: Zoriontasun adibide gehiago: 1, 2, 3...


North Face beltzak eta sudur gorriak ikusi genituen atzo Bilbon dirua galtzeko sortu zen enpresa baten alde. Eta jende gehiago ere bazegoen: gure parean zihoazen duela zazpi urte esaten zutenak Egunkariaren itxiera aprobexatu behar genuela beste bat pluralagoa eta irekiagoa egiteko, eta Egunkaria ETA-rekin epela zela ziotenak, eta epaileen erabakiak errespetatu egin behar direla eta bitartean ez dagoela ezer esaterik ziotenak... Orduan "epeletik gorako" erantzuna eskatu zitzaien eta 0º-koa izan zen erantzuna. Ongi etorri gure ondoan manifestatzera, baina kasu honetan ere, "konbertsoak, ilad...


Hitzordua

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-12-17 15:59


Esan nizuen, baina errepikatzeko gogoa daukat: Ez zaituztet aspertuko Aitite Kipuleta-ren kontuekin. Baina, benetan, garai ilusionagarria izan zen: batzarrak, txozna jaietan, egunkariaren orrialde erraldoiak herrietan Donostiako jaialdirako, Jaurlaritzaren jarrera lotsagarria -oraindik aitortu ez dutena-... Eta ilusioa, ilusio handia.Eta gaur egun zaku bete ilusio ez litzaiguke txarto etorriko.Badira 20 urte honetaz... eta harro nago:Epaiketa bihar hasiko da:


  Lehen proposamena: Ez da ideia berria. Esango nuke lagunarte guztietan atera dela; erlijioaz, ekonomiaz, injustiziaz ari garelarik beti dago norbait ozen esaten duena: -Ba, Aita Santuak dituen ondasunak saldu eta munduan diren behartsuen artean banatu ditzala!! Gauza bera egin du Sarah Silverman aktore estatubatuarrak: bideo-proposamena grabatu eta YouTube-ra igo. Dagoeneko 800.000 ikustaldi baino gehiago bildu ditu hilabete eta pikuan. (Hemen gaztelaniazko azpitituluduna)Bigarrena: Josu Mendicutek egin zuen kontuan hartzeko moduko beste proposamen bat. 1. oharra: Maite dut Sarah S...


Zorrak kitaezinak direla zioen baten batek eta arrazoirik ez zitzaion falta. Dena dela ere, ahalegindu egin beharko dut ze, pentsatzen jarrita, nireak ez dauka izenik, ez dauka barkamenik: desastre hutsa naiz. Hemen idatzitakoetan erantzun mordoa: batzuk mezuei datuak eransteko, beste batzuk iritzia emateko, zabaltzeko, loreak botatzeko... Eta ni, mukur isila, inori erantzun barik, eskertu barik, erantzunetan agertu barik. Enfin, desastre honen partez eta berandu bada ere, eskerrik asko Josu, Jaio, Julen, Marti(n), Iturri, Txadonak, Patxi (Trap), Patxi (Land), Benito, Leire, Na...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren