North Face beltzak eta sudur gorriak
North Face beltzak eta
sudur gorriak ikusi genituen atzo Bilbon dirua galtzeko sortu zen
enpresa baten alde. Eta jende gehiago ere bazegoen: gure parean
zihoazen duela zazpi urte esaten zutenak Egunkariaren itxiera
aprobexatu behar genuela beste bat pluralagoa eta irekiagoa egiteko,
eta Egunkaria ETA-rekin epela zela ziotenak, eta epaileen erabakiak
errespetatu egin behar direla eta bitartean ez dagoela ezer esaterik
ziotenak... Orduan "epeletik gorako" erantzuna eskatu zitzaien eta
0º-koa izan zen erantzuna.
Ongi etorri gure ondoan manifestatzera, baina kasu honetan ere, "konbertsoak, iladaren azkenera", ados?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: