Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

Lagun maiteok:Buf, buf, buf! Lanean baino estresatuago oporretan, eta ez bakarrik oraintxe bertan aspiradora (*) pasatzen nabilelako izerdi patsetan. Sustatu CS-ko kronika ere idazteko alpertuta, oportuta... Beste batzuek idatzi dute neuk egin nezakeen baino hobeto: Sustatuko Luistxo eta Josu Mendi-so-cutek, Ibanek bertatik, Leirek eta nire idoloak ere bai (piropo eta guzti, gainera).Aurten baina, ez zaituztet bakarrik lagako oporretan. Bihartik aurrera eta egun guzti guzti guztietan (teknikak ez badu hutsik egiten, behintzat) esaera apokrifo bat izango duzue irakurgai.  Marketin apur ...



Patua

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-07-02 21:06


Sanjuansagarrak (*) erdi bana egiten ditut nik eskilasoarekin.Zozoak erenahi balitujatea dauka Eta lurrera jausten direnak denak kirikiñolatzarentzat. Baina horrela ezin da ez dago eskubiderik sagarrak guztionak dira!Entzun al duzue, txoriok? (*) Sanjuansagarrak edo sanpedrosagarrak, noiz heltzen diren.Badakizue: Sagarrak,  zorion apur horiek.


Pentsatzen jarrita... nola aldatzen diren gauzak, kamarada: Duela gutxi nahikoa nuen idazki bat ikusi norena zen jakiteko; gaur bertan, ordea, ohartu naiz ez dudala ikasle bat beraren letra ezagutzen. Ezta batena ere.


Titanlux

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-06-21 11:03

Norenak dira koloreak? Larrosa Zuria Laranja Eta orain, berdea? Nork banatzen ditu koloreen diruak? Pantone honen atzean, zein ezkutatzen da? Eta, ez al dira susmagarriak iraultza multikolore hauek?


Kaketxe!

4
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-06-18 14:02

Ez dugu ezer esango erakusten dituen imintzioen inflazioaz -jainkoarren!, zer ipini diote morroi honi aulkia eta ipurdiaren artean, kaktus bat?-; ez dugu iruzkin garratzik egingo intonazio inpostatu pseudohiperjatorraz eta, batez ere, ez dugu txantxarik egingo sinusitis horrekin.Baina -mesedez, faborez, arren eta otoi- esadazue zer demoniño esaten duen, zer ulertzen diozuen, ze antolatzaile, lokailu edo mokordo erabiltzen duen hasiera-hasieran,  4. segunduan: Kaketxe?Entzun Benitoren portfoliotik hartutako bitxi hau behar beste aldiz -4. segundura arte bakarrik nahi baduzue, gaindosi ...


Ez da abendua, ez denez, baina entzun ezazue gabon doinu hau; gero esango dizuet zergatik: Evelyn Glennie ez da bereziki ezaguna pianojole bezala. Sona handiagoa du perkusioaren munduan, era guztietako danborrak, bateria eta, batez ere, marinba jotzen du maisuki. Nana Vasconcelos, Bela Fleck, Bjork, Bobby McFerrin, Sting... hauekin guztiokin jo du eta orkestra eta zuzendari ezagunenekin bete ditu mundu osoko aretoak. Musika konposatu ere egiten du eta hogei urtetako ibilbidean askotariko merezimenduak jaso ditu, tartean Grammy bat eta –adi datuari- hamabost Doktoretza, unibert...


  Pentsatzen jarrita...  Itsasoari errespetua bai baina beldurrik ez diogula izan behar dioskun lojika berberak iradokitzen digu poliziarekin bestela jokatu behar dugula: beldurra bai, jakina, baina errespeturik ez. Batere ez.


Alfred Kinsey entomologo eta psikologoari sexua interesatzen zitzaion gehiago intsektuak baino. Nori ez, bestalde. Burutu zituen ikerketetako batean larrutan jarri zituen laboratorioko saguak. Sagu festa, inondik inora. Karraskariok zientziaren alde jo eta su ari zirela, Kinsey -okerra izan behar da, gero- gazta zatitxoak ingurura botaz bikoteen arreta desbideratzen saiatzen zen etengabe. Emeek arreta tarteka galtzen bazuten ere, arrek behin ere ez. Non begia, han gezia. Ikerketa bitxi honen emaitzak harrituko zuen emakume zenbait; gizonik ez, ordea.


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren