Badira sekretuak -baditugu sekretuak- inori ere kontatuko ez dizkiogunak, inola ere ez, agian hainbeste urtetan kontu handiz landu dugun besteekiko irudia betiko desegin dezakeelako sekretu soil batek. Esan ezinezko horiek, inoiz inori aitortzeko adorea bildu ezean, gurekin hilko dira. Sekretu guztiek, ordea, badute kontatzera behartzen gaituen har bat, bakean uzten ez gaituen Krispin Kilker bat, nerabezaroan eskolako pupitreetan J x M edo J x A idaztarazten ziguna, esaterako. Isilpeko erru guztiek eragiten digute ezinegon hori, esan-ez esan balantzaka i...
Kanpoan egongo naizenez, hemen duzue non denbora pasatu...Eta hemen ere bai.
Joseba Macias-en elkarrizketa Bernardo Atxagari Zazpikan (beltzak nireak dira): -Me ha sorprendido encontrarme con su blog (www.atxaga.org/blog). Un formato que,en muchos casos, tiene mucho de narcisista, de culto ególatra y auto-satisfacción... -Sí,estoy muy de acuerdo contigo el papel de los Blog. Pero yo lo he abierto sólo para obligarme a escribir de una cierta forma. Ez dakit zerk nekatzen nauen gehien, kazetariaren galderak baieztapenak, Atxagaren "muy de acuerdo" hori ala “pero yo lo he abierto para...”. Alegia, besteen blogak narzisista-egolatra batzuen kanpai jotzeak, bai...
Baga:Ni bezalako mozolo batek ere badaki munduko edozein poliziaren idatzi gabeko estilo liburuan badela atal bat tratu txarrak eta torturaren inguruan. Eta poliziaren batekin hitz egin duen edozein mozolok ere badaki "Técnica Policial" delako ikasgaiaren barnean irakasten direla mundu zabaleko Polizia Akademietan. Gurean ere bai.Horregatik haserretu nau Patxi Lopez-i irakurri diodanean, eskandalizatu plantak eginez:Baina tortura ez al da oraindik desagertu ez den zerbait? Ez. Ez dut uste. Eta baldin badago, Justizia dago erabakitzeko. Nik ez diot bide emango Justiziaren epai irmoa ez den...
"Nottinghameko Unibertsitatean (Erresuma Batua) eginiko ikerketa baten arabera, gazte garaian sexu jardun oparoa izan duten gizonezkoek prostatako minbizia izateko aukera handiagoa dute. Zehazki, 20 eta 40 urte bitartean sexu harreman gehiago dituzten edo gehiagotan masturbatzen diren gizonek dute arrisku handiena. Aldiz, 50 urtetik gora, jardun berbera onuragarria izan daiteke." Aizu! aldizkarian irakur dezakezue goikoa zehaztasun handiagoz: ehunekoak, kopuruak...Harritu egin nau berriak nik bestelako ustea bainuen, zientziaren argitan. Baina hona hemen zientziaren handitasuna...
Gaurkoan Baga, biga, bloga!-n autolaguntza pixka bat: Aholkuak, tokatu zaizkigun garai nahasi hauetan bizirik irauteko lagungarri izan nahi dutenak. Brad Pitt-en Araua. Brad Pitt-en Araua honela labur genezake: Proposatu iezaiozu gustuko duzun emakumeari zurekin joan dadin afaltzera, zinera... hitz batez eskaiozu zita bat. Baietz esan dizu? Ondo, beharbada bere gustukoa zara. Baina, aitzakia bat jartzen badu zurekin ez joateko, zer? Brad Pitt-en Araua aplikatzeko momentua heldu da...
Orain inoiz baino gehiago dio leloak. (*) Laster beteko dira sei urte Ibarretxe, non zaude? galdetzen genuela oihuka Donostiako kaleetan. Orduan inoiz baino gehiago behar genuen Ibarretxe. Eta? (*) Leloa = slogan-a, zer uste zenuten, ba, esan nahi nuela?
Gerran ari dira, borroka eternalean esan genezake modu poetikoagoan baina ez da hainbesterako; eternitatea baino askoz gutxiago da: milaka milioi urte baino ez daramatzate gerran bata bestearen inguruan. Ehun milioi urte bakoitzeko elkartu egiten dira eta batailan elkarri zartako ederrak ematen dizkiote zauri erraldoiak eraginez. M81-ek besoak sendotu ditu baina M82-ren barnean gas hodei ikaragarriak garretan daude, X izpi iturriak sortzeraino bero. Ehun milioi urte bakoitzeko bataila bat, beste bataila bat, harik eta zenbait mila milioi urte barru bien arteko materiaz o...
Ateoen autobusaren ostean...:Hemen egin ditzakezue zuek ere gehiago.
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.