Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

P.S: Aspertuta egotea zer den.


    T.S.-k ez du oso auto berria, Toyota 4runner bat, hala ere harritu egin gaitu etxeko leihotik autoa martxan jarri duenean. Autoak berak (sic) aire girotua piztu du eta handik hamar minutura bertan sartu garenean gure etxeko nebera baino hotzago zegoen. Neguan ere berdin egiten omen du: ohetik altxatu eta gelako leihotik autoa martxan jarri, kalefazio eta guzti; ondoren gosaldu, dutxa hartu, jantzi... eta auto epelean sartu lanera joateko. “Party” batera eraman gaitu eta bertan E. ezagutu dugu. E. jatorri asturiarrekoa da eta pasa den mendeko 50eko hamarkadan, Francor...


Badut lagun bat bizi omen dugun krisia ondo baino hobeto azaltzen dakiena. "Sardina-lataren parabola" deitzen dio berak gaia ilustratzeko erabiltzen duen narrazioari. Berak kontatu bezala kontatzen dizuet nik:Suertatu ziren irla bakarti batean halako naufrago batzuk. Hondoratutako itsasontzitik atera ahal izan zituzten gauzetatik bakarra geratu   zitzaien hilabeteak pasa ahala:  sardina-lata bat (*),naufragoetako batek ordura arte ezkutuan izan zuena. Lataren jabeak bost kokoren truke saldu zion bigarren naufragoari, honela irlako pertsonarik zoriontsuena bihurtuz. Bigarren...


Hasi da lasterketa. Bazen garaia. Patxi Lopezen ekimen ausartaren ostean, Andoni Ortuzarren (*) ahotik entzun dugu Euzko Alderdi Jeltzalearen erantzun are ausartagoa: PSE-k gobernatzen dituen udaletan euskararen aldeko mozioak aurkeztuko ditu, PSE-ren "benetako asmoak" frogatzeko, agerian uzteko.Argi dago -garden- hurrengo pausua izango dela PSE-k frogatu nahi izatea EAJ benetan dagoen euskararen alde eta proposamen "anitz, demokratiko eta integratzaileak" aurkeztuko dituela jeltzaleen udaletan. Azken urratsa izango da PP-k EAJ zein PSE-ren menpeko udaletan ekimen ezin berritzaileagoak aurk...


  1979 eta 1983 urteak bitartean Dave Smith, S. Frankel eta J. Yarnell-ek  ikerketa burutu zuten Britainia Handian; helburua, orgasmoen maiztasuna eta hilkortasun-tasaren arteko erlazioa argitzea. Hamar urtez geroztiko jarraipenean aurkitu zuten heriotza-tasa %50 txikiagoa zela orgasmoak sarritan -astean bitan edo gehiago- izaten zituzten gizonetan, orgasmo gutxi -hilean bat baino gutxiago- izaten zituztenetan baino. Gainontzeko eragileak (adina, gizarte maila, tabakozaletasuna...) kontrolatu ostean ere frogatuta geratu zen harreman estua –eta estatistikoki esanguratsua- or...


Zalantza

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-10-01 19:17

Baina,pailazoek erebehar al dituzteoporrak?


Ariketa

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-09-26 17:20

      Goizean, etxetik irten baino lehen, egiteko ariketa:   1.- Armozau. Bapo. 2.- Kaka egin: erraz, erruz eta konpota usainez. 3.- Dutxa ederra hartu. 4.- Ispilu aurrean jarri eta beherago ikusten dituzun aurpegiak –guztiak, hurrenez hurren- imitatzen ahalegindu; zenbat eta gehiagotan saiatu, orduan eta arrakasta ziurragoa. 5.- Kalera irten, munduari ipurdia erakusteko prest.     


RS eta CS-ren etxean ostatu gara, erregeak bezala. R solasak ezustekoz betetzen dituen gizon erraldoia da. Gaztetan kantari ibili zen AEBetan zehar eta berdin kontatzen dizu kontzertuen ostean Les Paul-ek bere etxera gonbidatzen zuela musikaz hitzegiteko, Billy Joel-ekin jo zuela famatu baino lehen edo Jaco handia New Yorkeko negu gorrian kale edurtuetatik ikusi zuela behin, begirada galdua, ortozik eta alkondararik gabe, drogaz lepo; genioa bezain zoroa zela. C jatorri italiarrekoa da. Aiton-amonak etorri ziren AEBetara. Gurasoek italieraz egiten zuten beraien artean, baina ez zioten ...


Lau-bost egun izango dira ikusi nuela, beste edonor bezala, umeekin eta neskalagunarekin paseoan, herriko jaiak direla aitzakia, lasai, inorako helbururik gabe bata eta bestea agurtuz, bata eta bestearekin berbaz, pipak jaten barraketako zarataren pean. Baten batek, ordea, erabaki du ez duela hori merezi. Baten batek erabaki du gartzelan egondakoak gartzela merezi duela barruan utzi zituenen eskubideen alde egitearren. Lo lasai egingo omen duen batek erabaki du. Herri puta hontan ezer ez dela gertatuko jakin dakien batek hartu du erabakia. Herri epel honetan injustiziak jada ez dituela kale...


Banator, banator...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren