Ameriketara joan nintzen (III)

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-10-16 17:45


 

 

T.S.-k ez du oso auto berria, Toyota 4runner bat, hala ere harritu egin gaitu etxeko leihotik autoa martxan jarri duenean. Autoak berak (sic) aire girotua piztu du eta handik hamar minutura bertan sartu garenean gure etxeko nebera baino hotzago zegoen. Neguan ere berdin egiten omen du: ohetik altxatu eta gelako leihotik autoa martxan jarri, kalefazio eta guzti; ondoren gosaldu, dutxa hartu, jantzi... eta auto epelean sartu lanera joateko.

“Party” batera eraman gaitu eta bertan E. ezagutu dugu. E. jatorri asturiarrekoa da eta pasa den mendeko 50eko hamarkadan, Francoren garaian, Euskal Herrian egon zen lanean urtebetez, Irunen hain zuzen. Gogoratzen zuen etxean baino ez zela egiten euskara, debekatuta zegoela, eta interes handiz galdetu dit ea orain zelan dauden gauzak. Kontatu diot orain eskolan ere irakasten dela eta abar, eta abar... Beraz –galdetu dit- gaur egun jendeak euskaraz egingo du kaletik, ezta?  Hasi naiz azaltzen eta ez dit ulertu; nik uste neu ere galduta egon naizela, ez nekien zergatik ezetz...

C. eta S. bikotea ere ezagutu dugu “party”an; hiru eta sei urteko seme eder bi dituzte, kuriositatez, begiak zabal-zabal begiratzen gaituztenak. C.-k polizia begirada du, polizia denez. Zehatza izatearren, orain gutxira arte polizia zen, bi hilabete baitaramatza erretiratuta. Berrogeita hamar urte baino lehenago erretiratzeko moduko pentsioa ordainduta badu, zer lan klase egin behar izan du putakume honek? pentsatu dut isilean (badaezpada).





Utzi iruzkina: