Kategoria: amerika
Eguneraketa 08-11-4: Oooooopss!! Busti egingo naiz... eta hanka sartu ere bai seguruasko (*) baina egidazue jaramon: John McCainek irabaziko ditu hauteskundeak. Argi dago. Ikusi nahi duenarentzat. (*) Zertarako daukat bloga, bestela?
T.S.-k ez du oso auto berria, Toyota 4runner bat, hala ere harritu egin gaitu etxeko leihotik autoa martxan jarri duenean. Autoak berak (sic) aire girotua piztu du eta handik hamar minutura bertan sartu garenean gure etxeko nebera baino hotzago zegoen. Neguan ere berdin egiten omen du: ohetik altxatu eta gelako leihotik autoa martxan jarri, kalefazio eta guzti; ondoren gosaldu, dutxa hartu, jantzi... eta auto epelean sartu lanera joateko. “Party” batera eraman gaitu eta bertan E. ezagutu dugu. E. jatorri asturiarrekoa da eta pasa den mendeko 50eko hamarkadan, Francor...
RS eta CS-ren etxean ostatu gara, erregeak bezala. R solasak ezustekoz betetzen dituen gizon erraldoia da. Gaztetan kantari ibili zen AEBetan zehar eta berdin kontatzen dizu kontzertuen ostean Les Paul-ek bere etxera gonbidatzen zuela musikaz hitzegiteko, Billy Joel-ekin jo zuela famatu baino lehen edo Jaco handia New Yorkeko negu gorrian kale edurtuetatik ikusi zuela behin, begirada galdua, ortozik eta alkondararik gabe, drogaz lepo; genioa bezain zoroa zela. C jatorri italiarrekoa da. Aiton-amonak etorri ziren AEBetara. Gurasoek italieraz egiten zuten beraien artean, baina ez zioten ...
Banator, banator...
Nire sareko txoko berri honetan, lehen aldiz idazteko aukera dudan honetan, zalantzatan egon naiz zer kontatu edo ez kontatu. Inspirazio iheskorra dudanez aurrena burura etorri zaidanarekin estreinatuko dut nire blog berri hau, ikusi dudan azken pelikuletako batez idatziko dut. Denok ditugu pelikula kuttunak, behin eta berriz ikusi arren gu aspertzera inoiz iristen ez direnak. Adibide asko sar ditzaket jenero honetan: Trainspotting, Pulp Fiction, Kubrick-en pelikula gehienak etab... Badira ordea, zazpigarren arteko lan miresgarriak izan gabe ere, bere barnean gordeta duten kontakizun e...