Nire sareko txoko berri honetan, lehen aldiz idazteko aukera dudan honetan, zalantzatan egon naiz zer kontatu edo ez kontatu. Inspirazio iheskorra dudanez aurrena burura etorri zaidanarekin estreinatuko dut nire blog berri hau, ikusi dudan azken pelikuletako batez idatziko dut. Denok ditugu pelikula kuttunak, behin eta berriz ikusi arren gu aspertzera inoiz iristen ez direnak. Adibide asko sar ditzaket jenero honetan: Trainspotting, Pulp Fiction, Kubrick-en pelikula gehienak etab... Badira ordea, zazpigarren arteko lan miresgarriak izan gabe ere, bere barnean gordeta duten kontakizun e...