Hego Amerika

zergatik 1456153888138 Ziutatea | 2006-02-16 12:51
1

Nire sareko txoko berri honetan, lehen aldiz idazteko aukera dudan honetan, zalantzatan egon naiz zer kontatu edo ez kontatu. Inspirazio iheskorra dudanez aurrena burura etorri zaidanarekin estreinatuko dut nire blog berri hau, ikusi dudan azken pelikuletako batez idatziko dut.

Denok ditugu pelikula kuttunak, behin eta berriz ikusi arren gu aspertzera inoiz iristen ez direnak. Adibide asko sar ditzaket jenero honetan: Trainspotting, Pulp Fiction, Kubrick-en pelikula gehienak etab... Badira ordea, zazpigarren arteko lan miresgarriak izan gabe ere, bere barnean gordeta duten kontakizun edo istorio horregatik, berau ikusteko zortea izan duten ikusleak nolabait markatzeko erraztasuna duten filmeak. Nire kasuan, “Diarios de motocicleta” da luzemetrai mota honetako adibide garbietako bat.

Filme honek 1952garren urtean Hego Amerikan zehar bi lagun argentinarrek antolatu zuten bidaia kontatzea du xedea. Poderosa deitzen dioten motorraren gainean, Ernesto Guevara de la Serna, ondoren Che komandantea bezala ezaguna mundu guztian eta  Alberto Granado bere laguna dira protagonistak. Ernestoren papera Gael Garcia Bernal aktore mexikarrak ezin hobeto betetzen du. Ernesto 23 urteko medikuntza ikaslea da, Lepra gaixotasunean espezializatua, lotsati xamarra, kirolaria asma izan arren eta batez ere ameslaria eta oso prestua. Bidaiako bere adiskidea, 29 urteko biokimikoa da, Ernestoren aldean alaiagoa eta jaizaleagoa, baina aldi berean bere osagarri ezin hobea.

Bidai osoan zehar pasarte umoretsuez gainera, momentu txarrak ere igaroko dituzte bi gazteek beraien diru eskasi eta oztopo klimatologikoen ondorioz. Hala ere bidaiako gauzarik garrantzitsuena, bi gazteek lehenengo aldiz beraien kontinentearen errealitate gordina ezagutu dutela da. XV. Mendean deskubritu zuten egunetik, hainbeste bidegabekeria jasan behar izan dituen kontinentearen errealitate gordina. Ernestoren bizitzarekiko ikuspuntua erabat aldatzen du orain arte ezezaguna izan den Hego Amerika hau ezagutzeak. Bereziki hunkigarriak dira Perun zehar bizi izandako pasarteak, Cuzco, Machu Picchu eta San Pablo-ko Leprosario-koak aipagarrienak.

Aspektu tekniko eta zinematografikoetan sartu gabe, filme interesagrria da benetan. Bidai hau, Hego Amerikarren askatasunagatik hainbeste lan egingo zuen iraultzailarean jaiotzaren hasiera da, bizitza guztia borrokatzen pasa zuen, Boliviako ohianean erahila izan arte. Bidaia honek, ondorengoentzat adibide zorgarri bat izango den pertsona baten metaformosia kontatzen du. Liburu, pelikula ,edo kasu honetan, bidai batek edozeinengan sortu dezaken bilakaera bat kontatzen du.

Ikusi duzunez, bidaia batek zure bizitza aldatu dezakeenez, ahal duzuen guztietan bidaiatzea gomendatzen dizuet. Utzi munduari zu aldatzen, gero zuk mundua aldatu bait izango duzu eta.

Solasturi

Solasturi 2006-02-16 13:29 #1

<p>lehenbiziko pausoak eman dituzu, beraz, zerbait idazteko kontu honetan... Ez du ematen, nolanahi ere, "zutik joan berria" zarenik!&nbsp;Ongi etorri, ibili eta ibilarazi. Gozatuko duzu.</p>


Utzi iruzkina: