Atxiki!
-Zer galdetzen dio bateriajole batek orkestra zuzendariari jotzen hasi baino lehen? -Nola nahi duzu jotzea, arinegi ala astiroegi? -Entzun duzu unibertsitatera joan zen bateriajolearen istorioa? -Ez. -Nik ere ez. -Nola deitzen diogu musikariekin ibiltzen den pertsonari? -Bateriajolea. -Zer da bateriajole bat? -Musikarien lagunik onena. -Zenbat bateriajole dira beharrezkoak bonbila bat aldatzeko? -Hogei. Batek bonbilari eutsiko dio eta beste hemeretziek edan egingo dute gela biraka hasi arte. -Nola deitzen d...
Norbaitek autobusen baten jarri nahi balu, edo pegatina bihurtu, hortxe dauka; ez da oso elegantea, badakit, PAINTekin egin dut eta ez naiz oso abila, zer nahi duzue. Jainkorik batere ez dela esatea baieztapen (ezeztapen?) gogorra badirudi ere, jatorrizkoaren "probably" biguntxo horrek ez ninduen komentzitzen: Bagara ala ez gara? Gainera bizitza bakarra dugula ere gogorarazi nahi izan dut badaezpada ere, igual ibiliko da baten bat oraindik paradisuaz eta hurrengo bizitzaz eta horrela. Inoiz ez da jakiten noiz esan zuen poetak. Eta bestela, zalantza izanez gero, Jainkoaren F.A.Q. orr...
"Esku biak moztuko balizkidate ere, luma hortzekin hartuko nuke, eta, guztiaren gainetik, musika idazten jarraituko nuke" "Heriotzari diogun beldurra giza emozioetan bortitzena izan daiteke. Batzuetan pentsatzen dut ez dagoela sentipen sakonagorik. Baina, ironikoki, beldur horren eraginpean sortzen ditugu gizakiok poesia, prosa eta musika; hau da, bizitzarekiko lotura sendotzen ahalegintzen gara" &n...
766-564=202 Orduan 564 preso genituen. Orain 766 preso ditugu. 202 preso gehiago ditugu gaur. Honek ez gintuzke harrotu behar.
Aspaldi jarraitzen nuen Joxeren Farozaina edo Benitoren Atoan -eta Atoan bis-. Nik ere egin nuen aspaldi esperimentutxo bat inora joan ez zena. Baina aurrekoan inbiria (kotxina) apur bat sentitu nuen Haritzen Konektikat supertxuloa ikusi nuenean. Eta hemen naukazue Jozulinen kontainerra aurkezten. Helbide propioa izango du Tumblr-en, baina teknikaren misterioei esker hor eskumako albo-zutabean ere aurkitu ahal duzue. Hortik zehar topatutakoarekin beteko dut kontainerra, ez baitut gustuko ezer ere botatzea. Kontainerraren barruan ondo datorkizuen zer edo zer aurkituz gero, hartu beldur barik...
Urte guztiak dira aurten Urte guztiak izan dira datorren urtea Baina urte bat ez da izango iaz.
“Asko pentsatu, gutxi hitz egin, gutxiago idatzi.” Italiar esaera  ...
Pentsamenduen pisuaz (Gabonetako Sermoia) John Bargh eta New Yorkeko Unibertsitateko beste irakasle batzuek ikerketa [PDF] burutu zuten Journal of Personality and Social Psycology aldizkarirako. Parte hartu zuten pertsonei hitz desordenatu batzuk erabiliz esaldi koherenteak egiteko eskatu zitzaien. Parte hartzaileen erdiei zahartzaroarekin erlazionatutako hitzak eman zizkieten esaldietan, adibidez: "azala, zegoen, gizonaren, zimurtuta". Beste erdiei esaldi berberak eman zizkieten baina zahartzaroarekin zerikusia zuen hitza aldatuta, esaterako: "azala, zegoen, gizonaren, leun". Parte h...
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.