Kontainerra

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-01-12 21:50
5

Aspaldi jarraitzen nuen Joxeren Farozaina edo Benitoren Atoan -eta Atoan bis-. Nik ere egin nuen aspaldi esperimentutxo bat inora joan ez zena. Baina aurrekoan inbiria (kotxina) apur bat sentitu nuen Haritzen Konektikat supertxuloa ikusi nuenean. Eta hemen naukazue Jozulinen kontainerra aurkezten. Helbide propioa izango du Tumblr-en, baina teknikaren misterioei esker hor eskumako albo-zutabean ere aurkitu ahal duzue. Hortik zehar topatutakoarekin beteko dut kontainerra, ez baitut gustuko ezer ere botatzea. Kontainerraren barruan ondo datorkizuen zer edo zer aurkituz gero, hartu beldur barik eta eroan, neuk ordaindutako prezioan utziko dizuet-eta.

Benito

Benito 2009-01-12 23:16 #1

Nork esan du inbidia gauza txarra dela? Sexuaz berdina esaten duenak, seguru.

haritz

haritz 2009-01-14 00:18 #2

Iepa Jozulin!
Eskerrik asko loreengatik ;) Zuri ere ederra geratu zaizu tunbleloga! Egia esateko, niretzako oso irtenbide egokia izan da, frexkura gehiagorekin, dinamikoago, argitaratzea ahalbidetzen baitit.
Segi hortan!

Jozulin

Jozulin 2009-01-15 21:39 #3

Benito: Nik sexuaz ez dut kexarik, soberan daukat-eta ;-)

Haritz: Segi Konektikatzen!

leire

leire 2009-01-25 15:40 #4

Aspaldiko!

Jo, nik be "culo veo, culo quiero" hórretakua naiz. Eta zuria ikusi, sartu, kontua sortu eta banabil zeozertan!

Gustatzen jata, topautako edozer, edo egunak emoten dabena emonda, bertan kolokatzia.

Hori bai, ni ez naiz hain abilla eta linka biño ezin izan dot jarri. Aztetu biharko dot zelan egin!

Oin propagandia: Txargaingo tontorretik dakusat izen pedantia ipiñi netsan, baiña gustora nago!

Segi gauza barrixak deskubritzen, holan nik kopixau egingo detsut! Betidanik eibartarrak egiñ izan dogun moduan!

Jozulin

Jozulin 2009-01-27 19:47 #5

Epa Leire. Hasieran Tumblr-ek berak ematen zuen aukera erabili nuen Kontainerra enbotatzeko, baina Benito eta Haritzi esker deskubritu nuen embedit, horrela dago orain. Politago nik uste.

Utzi iruzkina: