Kontainerra

5
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-01-12 21:50

Aspaldi jarraitzen nuen Joxeren Farozaina edo Benitoren Atoan -eta Atoan bis-. Nik ere egin nuen aspaldi esperimentutxo bat inora joan ez zena. Baina aurrekoan inbiria (kotxina) apur bat sentitu nuen Haritzen Konektikat supertxuloa ikusi nuenean. Eta hemen naukazue Jozulinen kontainerra aurkezten. Helbide propioa izango du Tumblr-en, baina teknikaren misterioei esker hor eskumako albo-zutabean ere aurkitu ahal duzue. Hortik zehar topatutakoarekin beteko dut kontainerra, ez baitut gustuko ezer ere botatzea. Kontainerraren barruan ondo datorkizuen zer edo zer aurkituz gero, hartu beldur barik...