Oporrak bitartean blog honetatik pasatzen zaretenontzat, aspertu ez zaitezten, galdera ezinbesteko transzendental batzuk: Gizonezkoentzat:Get your own Poll! Emakumezkoentzat:Get your own Poll!Leirerenean ikusia.
Minutu bakoitzeko, 8 ordu bideo igotzen dira Youtube-ra. Egun bakoitzeko, 480 egun. 76 eguneko, mende bat. Urtebetean, 5 mende bideo igotzen dira Youtube-ra. Hemendik hartua
Bateriajole on batek egin behar du denborarekin jolastu; egin behar du denbora zatikatu eta zati bakoitza frakzionatu; egin behar du lauren lekuan hiru sartu, bost sartu, sei sartu. Bateriajole on batek eskutik eraman behar zaitu eta gutxien espero duzunean askatu egingo dizu eskua eta oinen azpian ezer ez duzula konturatzen zarenean, hori zorabioa!Bateriajole on batek tentsioa sortu behar du eta tentsio hori gorantz eta gorantz eraman eta gehiago jasan ezin denean askatu beharrean oraindik gorago eraman behar du, geroago eztanda batez askatzeko; edo ez.Bateriajole on batek gurekin ere jol...
Abertzalea naiz: "Aberria ala hil!!" entzuten dudan guztietan, aberria aukeratzen baitut. Guzti-guztietan.
Peter-en printzipioak honela dio: "Hierarkia orotan, pertsona bakoitza bere inkonpetentzia mailara igotzen da eta bertan irauten du". Oraindik aurrera irratiko tertulietara hedatu ahal izango da Peter-en hasiera -barkatu, printzipioa-. Zergatik? galdetuko diozue zeuen buruari. Bada, hona erantzuna: Uztailaren 6tik aurrera zenbait igande goizetan Jozulinek baieztatuko baitu Peter-en printzipioa Euskadi Irratiko Amarauna saioko tertuliakide izango delako. Dena dela, "eta bertan irauten du" dioen atala ez da beteko, udako programazioan baino ez baita izango Jozulin tertuliano. Bestalde, "Unere...
Bizitza bat -edo bi, pentsatzen jarrita- beharko nituzke pianojolea izateko. Bateriajolea izateko beste bat.Saxoa, gitarra elektrikoa eta kontrabaxuarentzat ere bizitza bana.Opera konpositorea ere izan nahi nukebaita biologoa ere;eta zoologoa,etologoa,botanikoa,fisikaria,astronomoaeta astronauta (badakizue, Martera joango diren horietakoa...).Filologoa ere bai.Eta emakumea.Aberats mezenas errenazentista izan nahi nukebizitza oso bateaneta aberatsa, besterik gabe, beste batean;ahaztu barik nabegantea, belauntzian bakarrik hortik zehar dabilena.Izan nahi nuke idazlea,blogari profesionala...
“Tximinoa gorago...
Ez naiz futbolzalea -badakizue- baina gustura ikusiko nuke hurrengo norgehiagoka, final polita izango litzateke, ez egin dudarik. Eta aurreko esaldian norgehiagoka hitzak zentzu bat baino gehiago hartzen du.Espainia vs Turkia
Tristurak janda gabiltza aspaldian, ezinak mugatuta, amorruak elbarrituta. Oraintsu arte jasan dugun eguraldi ugerragatik izango da, akaso. Edo euskaldunon alperrikako duintasun transzendentalerako joera; badakizue zer den hori: nahiago zutunik hil, belauniko bizi baino eta hori guztia. Azken bolada honetan inpresioa dut blogean idazten dudan erdietan baino gehiago zerbait irmoki salatzeko, injustizia bat aireratzeko dela. Konturatu nintzen ez nik idatzitakoa, baizik beste batena irakurtzean. Konatxe jaunak konstatazio goibela zekarren bere euskarazko blogean baina erdarazko...
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.