Euskaldun tristeak

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-06-19 23:13
4

Tristurak janda gabiltza aspaldian, ezinak mugatuta, amorruak elbarrituta. Oraintsu arte jasan dugun eguraldi ugerragatik izango da, akaso. Edo euskaldunon alperrikako duintasun transzendentalerako joera; badakizue zer den hori: nahiago zutunik hil, belauniko bizi baino eta hori guztia. Azken bolada honetan inpresioa dut blogean idazten dudan erdietan baino gehiago zerbait irmoki salatzeko, injustizia bat aireratzeko dela. Konturatu nintzen ez nik idatzitakoa, baizik beste batena irakurtzean. Konatxe jaunak konstatazio goibela zekarren bere euskarazko blogean baina erdarazkoan, egun batzuk geroago, sexuaz eta bizipozaz ziharduen (bere kidea ere izan zitekeen). Eta, jakina, ematen du blogari euskaldunak, euskaraz ari garenean behintzat, erretxindu kuadrilla garela. Agintzen dizuet hemendik aurrera gogotik ahaleginduko naizela “carpe diem” gehiago eta “morituri te salutant” gutxiago agertzen hemendik. Sexua, alkohola eta rokanrola, lagunok; ken dezagun gainetik herdoilaren tristezia. Hala bedi.

Post Scriptum: Tarte batean ez badut injustiziarik salatu behar, aprobetxatuko dut orain; hona pare bat: uzker hau eta mokordo hau.

jaio

jaio 2008-06-20 10:39 #1

Zoritxarrez blogari ez garenok erretxinduen koadrila haunditu besterik ez dugu egiten. Oso ideia ona iruditu zait zurea. Bai. Norbere buruari zutik eusteko (alperrikakoa izanda ere)  nondik atera ez dakigun indarrak behar izaten dira sarri eta txoro haize pixka bat primeran etortzen da. Ia ba aurpegi ilunotan irribarre bat edo beste ateratzen diguzun. Nik hala uste

leire

leire 2008-06-21 13:46 #2

Aspaldixan dakat neuk sesanziño bera. Zeozeren alde, zeozeren kontra.
Baiña gauza positibo bat be topatzen detsat: ilusiño apurtu baten
osteko erretxiña dala esango neuke.

Ilusiño haundixak egitten dittugu super-heroiak garalakuan: euskeria
salbatu, AHT geldittu, emakumion berdintasuna,
independentzia,.....Gauza errezak, denora laburrian egittekuak!

Ilusiñuak egin, biharra, baiña ixa aldez aurretik galdutako burrukak diranez, holan gagoz, brrrr baten.

Eguraldi oa etorri da, ia irribarre gehixago egitten dittugun!

Besarkada bat

Patxi

Patxi 2008-06-22 01:44 #3

Patxi

Patxi 2008-06-22 01:45 #4

Ba ni gaur, igerilekuan, bereziki akordatu naiz eguraldi euritsuaz. Bero plantxa bat gaur arratsaldean gainera erori zaidana...

Eta igerilekura sartzerik ez zegoen! Superpoblazioa!

Eta gainera aldapa kristorena etzanda nengoen tokian. Lokuluxka egiten
hasi, eta irristaka beheruntz, zurrunka egiteari utzi gabe...

Eta erantzun bat utzi Jozulini, eta ez da agertzen!!! Ea orain.

Utzi iruzkina: