Nik ere nahi nituzke halako segurtasunak eduki. Baina, gauzak zer diren, kontuak ez zaizkit ateratzen ongi.
Euria, hotza Heriotza Herio - hotsa Herri lotsa Itogarria da herri honetan bizitzea. Gehiegitan.
Onartuko didazue duela bi urteko mezu hau hemen paratzen badut gaur: Teima tutdi Bazter ditut bazter zure izkutuak maiteak lanbrotzen dizkidanean. Lanbro ditut lanbro zure maiteak izkutuak baztertzen dizkidanean. Izkutu ditut izkutu zure lanbroak bazterrak maitatzen dizkidanean. Kelmi Abola
Irakurri mesedez berri hau (egin klik gainean handiago ikusteko): Harrituta? Ba, segi irakurtzen, testuak jarraitzen baitu eta argazkian ikusten ez denez, kopiatu egin dut; hona hemen: "Señala amablemente que no quiere polémicas en este asunto; que este artículo recogido en el Boletín Oficial del Estado del pasado 7 de octubre viene a sustituir a uno anterior que era vago y menos conciso.La convocatoria de ayudas especifica que sólo podrán acceder a las ayudas públicas los centros que cumplan ciertos requisitos, entre ellos, el relativo a la ausencia de símbolos «ofensivos». También recuerd...
Edozein gauza entzun ahal izan duzue Keith Jarrett piano jotzaileari buruz: Pianoaren filosofoa deitu izan diote, maisuen maisua ere bai, entzulearengan ez duela pentsatzen, are gehiago, publikoa ez dela berarentzat esistitzen... Lizuna ere deitu izan dio zenbait txizepelek pianoan hartzen dituen jarrera eta oihuen tankera sexuala dela eta. Zakarra (*) dela ere entzungo zenuten, akaso. Keith Jarretek dio isiltasuna behar dugula geure burua aurkitzeko eta isiltasunetik abiatzen dela bera musika egiteko orduan. Keith Jarrett musikaren sekretuaren jabe da; berdin...
Esaidak Obama, zoriontsuak al zarete botereaz bestaldeko biztanleak? Zoriontsuak al zarete hi eta hire kanpaina aholkulariak? Kausitzen al duzue maitasunik, sikiera aportazio-donazio mamitsuak egin dituztenen arteko ehundiko hogeitabost edo hogeiren baitan, ala hemen bezala potroak estutzen hasiko zaizkik laster Etxe Zuriko laberintoaren azkeneko salan, Bulego Obalean? Zuen erresumako lurraldeen artean ba al dago Basora edota Kandahar deitutako parajerik? Erreta al daude hango haranak? Ba al daude Shell, Exxon, BP, Total, Chevron... konpainietako gasolinategiak?Eta ez al dira bilt...
Aspaldi kontatu nizuen; egia esan, ia lau urte joanda, neuk ere ahaztu samar neukan kontua: Etxebarriko Udal Txit Goren Euskaltzale eta Aurrerakoiak erabaki zuen ordura arte Udal Euskaltegia zena pribatizatzea. Erabakia zuritzeko (edo) honakoa bota zuten, potro bi eta erdirekin bota ere: “No obstante, con la externalización del servicio mediante concurso entre empresas de enseñanza se podrá dar respuesta a 200 alumnos con menor coste del que se hoy se paga por 114 estudiantes.”Eta, zer diren gauzak, gaur bertan enteratu naiz Boga (*) bidezko ikastaroak zazpiehun euro (700 € = 126.470 pezeta...
Eguneraketa 08-11-4: Oooooopss!! Busti egingo naiz... eta hanka sartu ere bai seguruasko (*) baina egidazue jaramon: John McCainek irabaziko ditu hauteskundeak. Argi dago. Ikusi nahi duenarentzat. (*) Zertarako daukat bloga, bestela?
Randolf W. Evans eta James R. Couch-en ikerketa batek erakutsi zuen orgasmoak migrañaren mina arintzen ziela ikertutako emakumeen %50ri. Beste emakume batzuek hilekoaren ondoriozko minak kentzeko masturbazioa erabiltzen zutela aitortu zuten. Ezaguna da, bestalde, gizonengan, urteetan gertatzen den ejakulazio maiztasun handiak eragin zuzena duela prostatako minbizia hartzeko aukerarekin: hain zuzen, minbizi mota hau garatzeko probabilitatea %33 txikiagoa da ejakulazio maiztasun handiagoa aitortzen dutenengan. “Ejakulazio maiztasun handia” zer den ere zehaztu dute: astean lau aldiz edo g...
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.