Ez da elegantea
Aspaldi kontatu nizuen; egia esan, ia lau urte joanda, neuk ere ahaztu
samar neukan kontua: Etxebarriko Udal Txit Goren Euskaltzale eta
Aurrerakoiak erabaki zuen ordura arte Udal Euskaltegia zena
pribatizatzea. Erabakia zuritzeko (edo) honakoa bota zuten, potro bi
eta erdirekin bota ere:
“No obstante, con la externalización del servicio mediante concurso
entre empresas de enseñanza se podrá dar respuesta a 200 alumnos con
menor coste del que se hoy se paga por 114 estudiantes.”
Eta, zer diren gauzak, gaur bertan enteratu naiz Boga (*) bidezko ikastaroak zazpiehun euro (700 € = 126.470 pezeta) baino gehiago kobratzen dituztela. Udal Euskaltegi publiko pribatizatu gabea balitz, erdia -ERDIA!!- ordainduko lukete ikasleek. Erdia, ez ahaztu.
Eta ez gara sartuko zerbitzuaren esleipena -delako "concurso entre empresas de enseñanza" hura- nola egin zuten aztertzera. Nahikoa esan genuen bere garaian.
Ez da elegantea, ez horixe. Ez da batere elegantea, baina norbera gustura gelditzen da "banekien" eta "esaten nizuen nik" botatzen duenetan. Inondik ere ez da elegantea; zakarra da, gustu eskasekoa. Kontsolamendu bakarra geratzen zaigu, ordea: esatea.
Gure Begoñitak idatziko lukeen bezala: "...éste es un país muy pequeño y nos conocemos todos."
(*) To eta no: oraindik agertzen da UDAL euskaltegi moduan.
Iruzkinak
Benito 2008-11-08 00:32 #1
Beno, badakit ez dela kontsolamendua, baina Etxebarritik kilometro pare bat iparralderantz badago udalerri bat non euskara ikastea (ia) guztiek pagatzen duten halako prezioetan, eta ez da beste aukerarik izaten.<br>
Jozulin 2008-11-09 18:37 #2
EAEko hiriburuetako euskaltegi publikoak zarratzea HABEren erabaki larria izan zen bere garaian, ondorengo urteetarako estrategia erakutsi zuena.<br>
Utzi iruzkina: