Carpe diem (II)

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-10-26 20:57




Randolf W. Evans eta James R. Couch-en ikerketa batek erakutsi zuen orgasmoak migrañaren mina arintzen ziela ikertutako emakumeen %50ri. Beste emakume batzuek hilekoaren ondoriozko minak kentzeko masturbazioa erabiltzen zutela aitortu zuten.

Ezaguna da, bestalde, gizonengan, urteetan gertatzen den ejakulazio maiztasun handiak eragin zuzena duela prostatako minbizia hartzeko aukerarekin: hain zuzen, minbizi mota hau garatzeko probabilitatea %33 txikiagoa da ejakulazio maiztasun handiagoa aitortzen dutenengan. “Ejakulazio maiztasun handia” zer den ere zehaztu dute: astean lau aldiz edo gehiagotan 20 urtetik 50 urtera bitartean.

Ikerketa bitartean eduki zituzten sexu harremanetan izandako bikotekide kopuruak ez zuen eraginik izan, ez eta ejakulazioa koitoaren edo kanpai-jotzearen ondorioz izateak ere.

 

 

Ta, zeri itxaroten ari gara?







Utzi iruzkina: