Bazter lanbro izkutu
Onartuko didazue duela bi urteko mezu hau hemen paratzen badut gaur:
Teima tutdi
Bazter ditut
bazter
zure izkutuak
maiteak
lanbrotzen dizkidanean.Lanbro ditut
lanbro
zure maiteak
izkutuak
baztertzen dizkidanean.Izkutu ditut
izkutu
zure lanbroak
bazterrak
maitatzen dizkidanean.Kelmi Abola
Iruzkinak
patxi lurra 2008-12-03 12:47 #1

Kelmi Abolaren kanta ezagunak txikitan ezagutu nituen, baina aita Lertxundizalea edo Oskorrizalea zan Abolazale baino gehiago. Beraz, haren lelengo diskoa (biniloa) erosi neban gaztetan, karrera sasoian, Lekeitioena, eta flipau egin eustan. Eta gero merkatu neban Txerokee" izenekoa be, haren abestien bertsinoekin hainbat taldek egindako disko ederra (beti izan naz oso bertsinozalea).

Denporan aurrean, Maiderregaz egon nintzan lelengo kontzertua Mikel Laboak Euskalduna Jauregian musikari flamenko batzuekin batera (izenez enaz gogoratzen, baina ezagunak ziran morroiak) emondakoa izan zan. Entzungarria eta gogoangarria hura be.

Azken aldiotan, bestela, "Oi, Pello, Pello" abestia deukon Laboaren disko zaharren bat erostea pentsau neban, antxumeari ipintzeko. Azkenean, bertsinozalea betidanik izan nazenez, Junkerarena erosi neban. Bai eta disfrutau be, bai abesti horren bertsinoa baita kanta gehienak be.

Azkenik, Mikel Laboari orain dala urte batzuk egindako alkarrizketa batez gogoratu naz egunotan. Kazetariak Euskal Herriko musikaren etorkizunari buruzko galdera tipikoa egin eta erantzuna hauxe: "Ruper Ordorikak diskoak ateratzen segitzen duen bitartean ongi goaz", edo holako zeozer.

Utzi iruzkina: