Pentsatzen jarrita... nazkagarriak begitandu behar gitzaizkioke hainbat animaliari: intsektu eta artropodoei, moluskuei...; eurek haragia barruan daramate eta kanpoan oskol gogor dizdiratsua. Guk, aldiz, barrutik daramagu eskeletoa eta kanpotik haragi bigun babesgabea.
Adimenaren ikertzaileek diote garunak lan itzela hartzen duela gertaeren segida eta estimuluen multzoari nolabaiteko zentzua eta ordena itxura ematen. Oroitzapenak ere ordenatu, denboran banatu eta nolabait "josi" ere egiten ditu. Eta horrekin batera gure nortasuna asmatzen: urteetan zehar izan garen pertsona desberdin guztiak -hamar urteko umea, hamaseiko nerabea, hogeita zazpiko gaztea, berrogei urteko heldua...- batu eta denak bat eta bakarra garen "inpresioa" izan dezagun lan ikaragarria hartzen du garunak. Gure "nortasuna" omen den horren eraikuntzan -nor garen geure buruari sines...
Pentsatzen jarrita... telebista nazkagarri(ago) bilakatu da aspaldion: publizitaterako tartea hasi eta hara, batek "me siento como hinchada" eta "he perdido mi regularidad" esaten dizu, kaka nahi beste egiten ez duen seinale, ulertu behar dugu; bigarrenak "Inmogas" izeneko botika bat hartzera gonbidatzen gaitu eta izen horrekin susmatzen dugu puzkerrez beteta duela sabela gizajoak; azkenik, txiza eskapatzen zaiona dator, ingurukoek kiratsa barruntatuko dutela-eta inseguritatea sortzen zaiola. Kaka, txiza, puzkerrak... zer gehiago falta da? Bide batez, denak emakumeak. ...
Pentsatzen jarrita... euskara ezin duela ikasi esaten duen zenbat eta zenbatek ez dauka batere arazorik Kalia Vanish Oxi-action Intelligence ikasi eta ahoskatzeko!
Eta galdera da:Nor ari da bateria jotzen aurreko egunean jarri nizuen abestian?Ba, lagunok, abesti honetan ari diren musikariak dira, Elliott Muphy jaunaz gain: Olivier Duran, kitarran, eta baterian... Tatxaaaaan! Jozulin "The wonder drummer"!! Osagaiak: -Disko bat, disko on bat. -Disko horretako abesti bat, abesti eder bat. -Hau. -Hau. -Hau. -Eta denbora esperimentuak egiteko...Emaitza: Ah! Haiek garaiak musikari famatua nintzenekoak: kontzertuak, kontzertu gehiago, diskak (LP eta singleak), cassetteak... Eta Koreako kantari harekin ibili nintzeneko garaia: ...
Gaur betetzen dira 4 urte bloga zabaldu nuenetik. 308 aldiz agertu naiz zuen aurrera zer edo zer esateko, batzuetan ganoraz eta besteetan ganora barik. Badirudi blogosferan nolabait ospatzeko tradizioa dagoela eta hori dela eta -eta sudur puntan jartzen zaidalako, horretarakoxe daukat bloga- lagun artean ospatu nahi dut. Eta ospakizunen lehen zatian oparitu egin nahi dizuet abesti hau. Hurrengo mezuan esango dizuet zergatik aukeratu dudan, zergatik jarri dizuedan Elliott Murphy jaunaren kanta eder hau:
Aurrekoan Amaraunean hitz egindakoaz:Zeharka baino ez ditut ezagutzen Tuenti, Fakebook ;-) eta enparauak baina ikusten dut nolabaiteko aldaketa sare hauen erabiltzaileen artean, nerabeak geienetan. (Bale, nagusiak ere bai.) Hasierako metrolog, fotolog eta enparauetatik Tuentira eta abar. Dena dela funtsean ez da ezer aldatu, nire ustean: Mendicutek aipatzen duen nork komentario gehien konpetizioa, eta komentarioen mamia ere, tela: "kxo wappa!! mtte zattut pasa nire tuentitik mxx", bihotzak, glitter-rak, emotikonoak... Niri honek guztiak gogorarazten dit Konrad Lorenz etologoak antzarrei bur...
Arthur C. Clarkeren irakurle amorratua izan nintzen gazte garaian, idazlea ezaguna da halaber komunikazio sateliteen erabilera bideratu zuen asmakuntzagatik ere. Buru argidun gizona iruditu zait beti. Aspaldi irakurri nion orduko Aita Saindua gizateriaren arerio nagusitzat zeukala; Juan Paulo II "public enemy number one of mankind" zela, munduan diren txiroei esaten baitzien ugaltzeko eta ugaltzeko eta kondoirik ez erabiltzeko, bide batez. Orduan ez zegoen HIESik.Sarritan barre ganorabakoak egiten ditugu: -Entzun duzu Beneditoren azkena? Kar, kar, kar... Nago ez dugula asmatzen etsaia...
Jakin ezazu gizona zaren lau galdera erantzunez. Errazago ezin! Gauza serioren bat nerabilen buruan gaur baina... asteartea...Hemendik hartua.
1987 urrun hartan jatetxe garesti bateko mahai inguruan nengoen eta mahaikideetako batzuek autosufizientziaz egiten zuten barre Santi Potros atxilotu berriak nola demontre izan zitzakeen bere "paper" sonatuak hain agerian, poliziak aurkitzeko moduan. Bazkari hartan zeuden geroago Ahaldun Nagusia izango zen bat eta hilabete gutxi barru eratuko den PSEren gobernuan ikusiko dugun beste bat. Orduan ez zen sozialista baina hori beste istorio bat da. Jende gehiago ere bazegoen bazkari o(pi)paro hura dastatzen, tartean nire moduko "tostarteko" pare bat.Neure ardura zen irakasle batzuen kontratazio...
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.