Pentsatzen jarrita... (II)
Pentsatzen jarrita... telebista nazkagarri(ago)
bilakatu da aspaldion: publizitaterako tartea hasi eta hara, batek "me siento como hinchada" eta "he perdido mi regularidad" esaten
dizu, kaka nahi beste egiten ez duen seinale, ulertu behar dugu; bigarrenak "Inmogas" izeneko botika bat hartzera gonbidatzen gaitu eta
izen horrekin susmatzen dugu puzkerrez beteta duela sabela gizajoak; azkenik,
txiza eskapatzen zaiona dator, ingurukoek kiratsa barruntatuko dutela-eta
inseguritatea sortzen zaiola. Kaka, txiza, puzkerrak... zer gehiago falta da?
Bide batez, denak emakumeak.
Eta hausnargai sakon honekin uzten zaituztet oporretatik itzuli arte. Onak izan!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: