Nor gara gu?
Adimenaren ikertzaileek diote garunak lan itzela hartzen duela
gertaeren segida eta estimuluen multzoari nolabaiteko zentzua eta
ordena itxura ematen. Oroitzapenak ere ordenatu, denboran banatu eta
nolabait "josi" ere egiten ditu. Eta horrekin batera gure nortasuna
asmatzen: urteetan zehar izan garen pertsona desberdin guztiak -hamar
urteko umea, hamaseiko nerabea, hogeita zazpiko gaztea, berrogei urteko
heldua...- batu eta denak bat eta bakarra garen "inpresioa" izan
dezagun lan ikaragarria hartzen du garunak.
Gure "nortasuna" omen den
horren eraikuntzan -nor garen geure buruari sinestarazten- ematen du
denbora garunak. Ondorioz, argazki zahar batean geure burua ikusten
dugunean inpresio bikoitza izaten dugu: Hor ageri dena neu al naiz? Neu
nintzen? Pertsona berbera garela esan dezakegu? Hor eskumatara ikusten
duzuen Jozulin txiki hori, goiko argazkian ageri dena eta gaurkoa bat al gara?
Argazki hau eta beste batzuk ikusgai izango dituzue Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean astelehen honetatik aurrera. Erakusketak ospatzen ditu, Ibilaldiaren aitzakian, Eguzkibegi Ikastolaren 40 urteak.
Argazki erakusketa antolatzeko bildu gintuzten ikasle ohi batzuk eta bloga ere egin genuen argazkiak sareratzeko. Erakusketan argazki gehiago ere badaude, baina batzuk ikusi nahi izanez gero hemen duzue aukera:
Iruzkinak
2009-04-20 13:54 #1
<P>"Noizbait oroitu zinen haurtzaro urruneko oporraldiez, ibai ertzean lo zinela, eta noren oroimenak ziren horiek galdetu zenuen zeure baitan, nor zen sassoi hortan edo pixkat geroxeago hil zen gizaki garbia. Zeure amaren etxean, argazki zahar hortan ikus dezakezuna, liburu baten aurrean, eskolan, begi haundi irekiak, munduak nekatu gabeko begi horiek zituen haur miresgarria non zen"(Txuma Murugarren)</P>
Utzi iruzkina: