Pentsatzen jarrita... itxaropena baztertu beharko genukeen ideia da. Balizko eremu atseginetara eramaten baikaitu bere eskutik estu lotuta. Bahituta. Esperantza baztertuko bagenu, etsipenean bertan goxo irauten ikasiko genuke, daukagunaz bizitzen. Ez ginateke biziko eduki genezakeenaz itsuturik daukagunaz ezin gozatu.Edo House doktoreak laburrago dioen bezala: Hope is for Sissies. Merezi duen esperantza bakarra: Esperanza Spalding.
Lehena izan nahi nuen......izan ere, Gabonetako lehen loteria txartela eskaini didate gaur... WTF!?
Miles Davis-ek hemeretzi urte inguru izango zituen orduan, 1945 urtean. East St Louis-eko familia beltz aberats batekoa izanik New Yorkera bidali zuten gurasoek Juilliard musika eskola ospetsuan ikastera. Gauez, baina, 52. kaleko tabernazuloetan ibiltzen zen orduko puntako jazzlariak entzuten eta, aukerarik txikiena bazegoen, haiekin jotzen. Egun batean erabakia hartu zuen. Hemeretzi urterekin. Bere autobiografian kontatzen du:Nik esan nion: "Entzun aita. Zerbait gertatzen ari da New Yorken. Musika aldatzen ari da, estiloak ere bai, eta nik parte hartu nahi dut horretan Bird eta Diz-ekin. B...
Ba bai; jarraituko dugu Peter-en printzipioan sakontzen... Ez, orain benetan, inoiz sentitu banaiz Interneten zerbaiten partaide, hori Sustatu izan da. Euskarazko Interneten erreferentzia izan da, da eta izango da. Zer esango dizuet nik zuek jada ez dakizuena. Beraz, ohore eta ilusio handiz hartu nuen Sustatuko gurú buru Luistxo Fernandezen gonbitea kolaborazionista moduan hasteko. Ohorea blogero-globero apal hau izen -eta izan- handiko kolaboratzaileen artean egongo delako ere. Nire egitekoa, nahikoa ganorabakoa, bestalde, -nori berea- WTF!?, Wueno, tira, faborez! motako berrien ingu...
Gaur preso baten argazkia jarriko dizuet. Ezagutzen duzue, ezagutu beharko zenukete, jainkoa bezala une berean bi lekutan egotea lortu baitzuen, bere aitak frogatu zuenez. On Luisen semea lez ere ezagutuko duzue blog honen irakurle urriok. Atzo berriro preso sartu duten baten argazkia dakarkizuet; gazte torturatu baten argazkia, jazarri baten argazkia. Eta bere blog abandonatua. Gaur preso baten argazkia jarri dut blogean. Kendu dezatela hau ere!
Bakardadea gauza tristea da gero! Mundu guztia lanean, eskolan; lagunik ez inguruan. Eta norbera oporretan bakarrik, bakar-bakarrik... snif! Eta gaurko egun sargoritsuarekin bakarrik egoteko non hobeto hondartzan baino? Ta, zer? Inbiria apur bat eman dizuet? Bai? Tira ba, horixe zen helburua. Eta nire izena madarikatzen duzuen bitartean -(;-) begiratu argazki honi. Nolakoak garen...
Pentsatzen jarrita... gauza handia da hezkuntza sistema publikoa izatea. Seme-alaba bi: 700 € baino gehiago liburutan -120.000 pezeta!!- eta oraindik ez dugu amaitu: koadernoak, errotulkiak... Eskerrak ez ditugun pribatuan matrikulatu... Eta gainera hau irakurri behar... begiak edukitzeagatik!
Bagatoz. Apurka-apurka. Gehiegi nekatzea ere ez da komeni-eta. Hasi bitartean, eta <ironic> publiko zabalak hala eskatuta </ironic>, azken berrogeitazazpi egunetan agertu diren "Esaera zabarrak eta astotitzak" denak batera. Horra:"Gogozko tokian erdiak ustel." "Eguzkia nora nagiak hara." "Errementariaren etxean hagin zorrotza." "Txoria lumatik, idia adarretik, gizona zakiletik." "Orhiko txoria beti lantsu.""Sentensias y Reflanes, 262: Gorrotoa guchica guchica metatu doa.""Sentensias y Reflanes, 301: Eguic on baya beguitu non.""Sentensias y Reflanes, 303: Ecandu ganorazcoa n...
Oporretan ere ikasi Jozulinekin Gaurko esaera:
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.