Bagatoz, bagatoz...

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-09-02 13:17
3

Bagatoz. Apurka-apurka. Gehiegi nekatzea ere ez da komeni-eta. Hasi bitartean, eta <ironic> publiko zabalak hala eskatuta </ironic>, azken berrogeitazazpi egunetan agertu diren "Esaera zabarrak eta astotitzak" denak batera. Horra:

"Gogozko tokian erdiak ustel."

"Eguzkia nora nagiak hara."

"Errementariaren etxean hagin zorrotza."

"Txoria lumatik, idia adarretik, gizona zakiletik."

"Orhiko txoria beti lantsu."

"Sentensias y Reflanes, 262: Gorrotoa guchica guchica
metatu doa."

"Sentensias y Reflanes, 301: Eguic on baya beguitu non."

"Sentensias y Reflanes, 303: Ecandu ganorazcoa
nequez sartu doa."

"Sentensias y Reflanes, 368: Gauça bat bear dau
guiçonac: lagun onac."

"Hamalau ofizio, hamalau histeria."

"Txapelik ez eta burua nahi."

"Itsuen herrian jeltzalea alkate."

"Zakur aseak gosea amets."

"Nola erein hala hil."

"Aulkia nora jelkidea hara."

"Jelkide goseak aulkia amets."

"Kaiolako txoria kaiolan laket."

"Abuztuko eguna, ilundu ostean iluna."

"Errementariaren etxean, txakurrak ortozik."

"Oiloari oloa, astoari lastoa eta gizonari ardoa."

"Sareak joan, usoak heda."

"Balizko golak Koparik ez."

"Hortografia, azkoren ondamendia."

"Ibiltari gauean, botaka goizean."

"Esaera zabarretan egia handiak."

"Blogari gauean, logale goizean."

"Mila urte igarota, hura bere bidean."

"Aldapazko tokian gogorik ez."

"Zer itsusi, hura ikasi."

"Bakoitza bere zorriak bizi du."

"Balizko ardoaz mozkorrik ez."

"Demagun gutxi, dezagun beti."

"Ogi gogorrari eder bere kabia."

"Nahi bada lan, egin behar da jan."

"Zenbat buru, hainbat zapaburu."

"Zozoak beleari belarriluze."

"Txapela buruan eta txapela nahi."

"Bururik ez eta ibili munduan."

"Errementariaren etxean aldaparik ez."

"Zuhaitz eroriari salda bero."

"Hilda gero orok egur."

"Lehengo burutik lepoa."

"Txakur goseak su gabe diraki."

"Usoak joan, erdiak ustel."

"Ondo eta erraz, euskaltzainak EGAn."

"Munduan nahi duenak ezkongabe segi, besterekin ohera
eta bakarrik jeiki."

"Euskal Herria, askoren hondamendia."

leire

leire 2009-09-03 10:00 #1

Ondo etorri, Joulin!

Barre mordo batr egin dot zure atzo-hitzekin! Bautzuk barregarrixak dira, beste batzuk oso-oso-onak eta egixa berdaderua!

LAster arte

Patxi

Patxi 2009-09-04 00:05 #2

Neretzako moduko-modukoa:

"Blogari gauean, logale goizean."

Eta beste hau ere, oso aproposa neretzako azkenaldi hontan:

"Aldapazko tokian gogorik ez."

patxi lurra

patxi lurra 2009-09-25 05:21 #3

Kar, kar, kar!!

Izan be, holako edurra, halako ezpata.

Utzi iruzkina: