Ume, kontuz eskuinarekin.Eskuina negarrez ari da, krisi latza bizitzen ari baikara.Eskuinak negar egiten du ez duelako zezakeen beste irabazten.Eskuinak tipula malkoz esaten ari zaizu haudenonarteankonpondukodugula, erruaren izen-deiturak ezkutatzen dituelarik.Eskuinak negar anpulu lodiz diotsu gerrikoa estutzeko: zure gerrikoa, alegia.Eskuinek -euskolabeldunak eta ezker mozorroa daramanak- emozioak kraskatutako ahotsez esaten dizute ez dagoela dirurik eskoletarako, osasunerako, erretretak ordaintzeko...Eskuinak Ai, ze pena! dio aingeru aurpegiz. Eta zintz egin ostean tipula malko lodiak le...
Soledad, bost urte, Juanita Fernandezen alaba:-Zergatik txakurrek ez dute postrerik jaten?Vera, sei urte, Elsa Villagraren alaba:-Non egiten du lo gauak, hemen, nire ohe azpian?Luís, zazpi urte, Francisca Bermúdezen semea:-Haserretuko da Jainkoa berarengan sinisten ez badut? Ez dakit nola esango ote diodan...Marcos, bederatzi urte, Silvia Awaden semea:-Jainkoak bere burua egin bazuen, nola moldatu zen bere sorbalda egiteko, ikusten ez bazuen?Carlitos, berrogei urte, María Scaglioneren semea:-Amatxu, zenbat urterekin kendu zenidan titia? Izan ere nire psikologoak jakin nahi du...Denboraren ...
Ez al da apur bat WTF!? Bilboko Elkarren dendan ez edukitzea oraindik Imanol Muruaren liburua?Lagundu, mesedez:Get your own Poll!
Euskaltzaindiaren arau berria. Egin klik argazkian edo hementxe bertan irakurri ahal izateko.Argazkiak.org | batetan2 © cc-by-sa: Jozulin
Hala da, bai: zeure gorputza osatzen duen atomo bakoitza izar baten eztandaren ondoren -supernoba baten ondoren- da sortua. Are gehiago, seguru aski zure ezker eskuko atomoak eta eskuinekoak, esaterako, izar desberdinetan sortu ziren. Pentsa dezakezu -eta egia litzateke- zu zeu jaio zintezen izar bat hil zela. Nork esan du zientzian ez dagoela poesiarik?
Ladies and gentlemen: Let´s dance the stunning, astounding, impressing and... so embarrassing, indeed:Keriko dance! euskaltube.com audioak | Izenburua: Let s dance Keriko dance! | Erabiltzailea: jozulinEntzun duzuen minutu bat eta segundu bateko tontakeria bideo hau ikusitakoan otu zitzaidan. Zer nahi duzue, ez daukat ganorarik bapez!
Pentsatzen jarrita... adinean aurrera joatea erabili behar dugun ukendu kopuruaren arabera neur daiteke. Behin berrogeiak aspaldi atzean utzita, izugarri hazten da gorputzean sakabanatu beharreko krema multzoa: ukondoetako erroitzetarako baltsamoa, eskuetako arrakaletarako ukendu norvegiarra, buruko soilgunea babesteko gantzua... Eta gaitzerdi, ez badugu erabili behar ixilean sufritzeari uzteko beste hura.Adinarekin pitzatu egiten garela, alegia. Eta zentzu baten baino gehiagotan, gainera. To, asteazken ganorabakoa!
Aspaldian aipatu genuen zientzia f(r)ikzioa eta literatura erotikoaren arteko harreman estua. Eta, pentsatzen jarrita, oraintsu oso boladan dagoen autof(r)ikzioa ere kokatu beharko genuke literatura erotikoa atalean. Ageriko arrazoiengatik.
Ximena Dahm artegatuta zebilen goiz hartan; ez zen gutxiagorako, egun hartan hasiko baitzen eskolan lehenbizi. Arineketan zihoan ispilu batetik bestera etxe guztitik. Halako joan-etorri urduri batean zoruan zegoen poltsa batekin estropozo egin eta luze erori zen lurrera. Ez zuen negar egin, bai haserretu:-Zer egiten du kakazahar honek hemen!?Amak arteztu nahi izan zuen alaba:-Laztana, hori ez da esaten.Eta Ximenak, lurretik, jakin nahi izan zuen:-Ama, eta zertarako daude, ba, esaten ez diren hitzak?Denboraren ahoak Eduardo Galeanoren testuak dira, Bocas del tiempo liburutik hartu eta ahal b...
Andrea eta gizona pantailan, porno heteroa beraz. Telebista soinurik gabe daukat pornografia ikusteko ez baita beharrezkoa entzutea gaiaz jabetzeko.Berriak irakurtzen hasi dira, irudiak lagun: Ertzainak itzuli dira Haititik eta Rodolfo Aresek egiten die ongietorria kameren aurrean, aireportuan bertan. Argazkia ateratzen dute. Txakurrak argazkian. Hondakinetan bila ari izan direnetako txakur batek korrika egin nahi du aurrerantz baina gogor teinkatzen du uhala polizia batek: -Geldi hor! Argazkian atera behar dugu eta! esan nahi lioke. Prentsaurrekoan polizia bat negarrez hasi da igarotakoa g...
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.