Ekonomia ikasgaia (naïf)
Ume, kontuz eskuinarekin.
Eskuina negarrez ari da, krisi latza bizitzen ari baikara.Ume, kontuz eskuinarekin: krokodiloari bezala, barailak biktimaren inguruan estutzeko indarra egiten duenean ateratzen baitzaizkio malkoak eskuinari.
Eskuinak negar egiten du ez duelako zezakeen beste irabazten.
Eskuinak tipula malkoz esaten ari zaizu haudenonarteankonpondukodugula, erruaren izen-deiturak ezkutatzen dituelarik.
Eskuinak negar anpulu lodiz diotsu gerrikoa estutzeko: zure gerrikoa, alegia.
Eskuinek -euskolabeldunak eta ezker mozorroa daramanak- emozioak kraskatutako ahotsez esaten dizute ez dagoela dirurik eskoletarako, osasunerako, erretretak ordaintzeko...
Eskuinak Ai, ze pena! dio aingeru aurpegiz. Eta zintz egin ostean tipula malko lodiak lehortzen ditu hasperenka.
Baina eskuinari arretaz begiratzen badiozu, somatuko duzu nahi gabe atera zaion irri bat ezkutatzeko ahaleginetan ari dela; erreparatuko diozu lerdea dariola dagoela harrapakinari -zuri zeuri- begira.
P.S.: Eta ezkerra? Non dago ezkerra?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: