Aurten B. etorri da lehenengoz ikasle ohien urteroko bazkarira, 35 urtetan ez dut ikusi eta kostatu zaigu elkar ezagutzea. Gogoratu diot urteetan gogoan iltzatuta izan dudana eta, zer diren gauzak, berak ez zuen oroitzen: Irudikatu ahal duzue -zuri beltzean, nahi baduzue- 13 urteko ume bat eta emakume sadiko bat ume hori arbelera atera duena. Andereño horrek jarri dio, esaterako, honako hau arbela beltzean umeak ebatz dezan: ...
Baliteke txoko honetara hurbitzen direnetatik batzuk behintzat ez ibiltzea bestelako lekuetan, hala nola Twitter eta Facebooken. Twitterreko ibilerak eta esandakoak irakur ditzakezue hortxe bertan, eskuinean beherago, laranja kolore martiztarrean. Kontua da Facebookek baduela nolabaiteko ekosistema bat berekin, taldeak, sarri ezkutuan bezala dagoena kanpokoentzat. Joxe Teknopatak sortu zuen talde xelebre bat Patxi Lopez-en piperrak aitzakia, eta dagoeneko 857 kide gara. Talde honetarako egin nituen jarraian entzun ditzakezuen tontakeriak, zuekin konpartitu nahi ditudanak. Taldeko orrian be...
Azken hilabeteotan Greziari Frantziak sei fragata (2.500.000.000 €) eta helikopteroak (400.000.000 €) saldu dizkio; Alemaniak sei urpekontzi (1000.000.000 €). 2.500.000.000 + 400.000.000 1000.000.000 3.900.000.000€ Eta armak saldu dizkiotenek mailegua ematen diote gero. Xahututakoa ordaindu ahal dezan, jakina. Txiza egiten digute buru gainetik eta teleberrietan euria dela diote. Daniel Cohn-Bendit-i esker jakin dugu.
Defentsa Ministerioaren aurrekontua 2010 urterako: . 18.160.000.000 € Horrek esan nahi du Espainia izeneko erreinuan bizi den pertsona bakoitzeko ordaintzen ditugula urtero 400 € hiltzeko baimena eta agindua duen jendez osatutako erakunde bat mantentzeko. Berdin ordaintzen du ume jaioberriak, edadekoak, langabetuak... Demagun etxean lau zaretela, ba erraza da: 400 x 4 = 1.600 euriko munduan zehar jendea hiltzen ibiltzeko. Asko iruditzen zaizu? Lasai, gehiago ere bada eta. Krisia? Bah! Laviolenciavengadedondevenga? Bah!!Zenbaki lizunak (I)
Pentsatzen jarrita... honezkero argi dago ez direla egiazkoak sexuaren inguruan txikitan sartzen zizkiguten beldurrak, esaterako gehiegizko kanpai jotzeak itsu geratzea zekarrela. Hala ere, fijatu zarete zenbat jendek erabiltzen dituen betaurrekoak?
Badakizu, Benedikto XVI -benetakoa, ez fake bat- Facebooken dago, egiozu lagun eskaera!!(Argazkian klik, handiago ikusteko)
Gaurkoan Erdi Aroko balada dramatiko norvegiar bat. Hiru pertsonaia maitasun triangelua osatzeko: Jon maitale malerusa, Margjit eta Targjei Risvollo aberatsa, Margjitekin ezkontzekotan dagoena. Ezkontza ospatzeko eguna heldu da eta Targjei Risvollo aberatsa bere segizio eta guzti iritsi da Margjiten baserrira, baina ez da ezteirik izango gaur, Targjit bere emaztea izango zena ohean aurkitu baitu ume jaioberri bat beso bakoitzean. Margjitek eskatzen dio, arren, umeak hartu eta doala elizara seinak bataiatzera. Eskatu dion bezala egiten du Targjei Risvollok..., baina bataiatu ostean hil ...
Mohammed Ashraf ez da eskolara joaten.Eguzkia irteten denetik harik eta ilargia ikusten hasten denera arte moztu, zulatu, muntatu eta josi egiten ditu futbolerako pilotak. Bira-biraka doaz pilotok Pakistaneko Umar Kot herriskatik munduko futbol zelaietara.Mohammedek hamaika urte ditu. Bost dituenetik egiten du hau.Irakurtzen baleki -zehazki, ingelesez irakurtzen baleki-, ulertu egingo luke amaitzen duen pilota bakoitzean itsasten duen plastikotxoan dioena: Guarantee: manufactured without child labour.Denboraren ahoak Eduardo Galeanoren testuak dira, Bocas del tiempo liburutik hartu eta aha...
Pentsatzen jarrita... eskote-diseinatzailea izango da ofiziorik zailena: Amildegiaren ertzean beti, bertan erortzearen eta nahikoa ez hurbiltzearen artean zalantzan; agerian gehiegi jartzearen eta nahikoa ez erakustearen arteko orekari eutsi beharrean; ikustearen eta irudikatzearen artean balantzan...
Iaz, laugarren urtebetetzea: Bi zatitan ospatu genuen, 1 eta 2.Iaz aurrekoan, 3 urte bete zituen blog honek.Duela hiru urte, gogorik ez ospakizunetarako, parentesi betean geunden eta.Duela lau urte, lehen urtea!.Eta aurten... urteurrena ahaztu! Baina oporretan egotea gauza gaiztoa da: denbora lar, zeregin jakinik ez... Azkenean, aspaldian atzeratutako erabaki bi:-Twitter probatuko dut.eta-Facebook ere bai.P.S.: Twitter jarraitu izan dut, han eta hemengo blogarien txioak irakurri ditut, baina Facebook terra incognita da niretzat, ideiarik ere ez. Beraz, Here we go!
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.