Det varmi og alli di, som jala her under lio

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2010-04-26 20:59



Gaurkoan Erdi Aroko balada dramatiko norvegiar bat. Hiru pertsonaia maitasun triangelua osatzeko: Jon maitale malerusa, Margjit eta Targjei Risvollo aberatsa, Margjitekin ezkontzekotan dagoena.

Ezkontza ospatzeko eguna heldu da eta Targjei Risvollo aberatsa bere segizio eta guzti iritsi da Margjiten baserrira, baina ez da ezteirik izango gaur, Targjit bere emaztea izango zena ohean aurkitu baitu ume jaioberri bat beso bakoitzean. Margjitek eskatzen dio, arren, umeak hartu eta doala elizara seinak bataiatzera. Eskatu dion bezala egiten du Targjei Risvollok..., baina bataiatu ostean hil eta lur sakratuan hobiratzen ditu jaioberriak. Basakeriaren ostean, baserria eta eskualdea utzi du, goibel eta abailduta, “Det varmi og alli di, som jala her under lio“ errepikatuz (neurea zen, eta inoiz ere ez zurea, ibar osoan entzun zena).


Risvoll Hjartdal-eko basetxe bat omen da, gaur egun ere, Telemark eskualdean, baina datuak ez du garrantzi handirik garai, kultura eta geografiaren gainetik errepikatu den istorioa entzun dezakezuelako orain, Agnes Buen Garnas-en ahots likidoan, Jan Garbarek-en  Rosensfole lanetik ateratako kanta honetan.

Luzea da baina merezi du; gainera, Norvegiako argazki batzuk ere badituzue entzun bitartean ikusteko.  Multimedia ikuskizuna gaurkoan, beraz. On egin.





Utzi iruzkina: