Xerezaderen Artxiboan Katherine Mansfielden "Eulia",  Itziar Diez de Ultzurrunen itzulpenean eta ahotsean. Bi gizon aurrez aurre bulego batean, eta Heriok ostutako  lagun maiteen oroimen eta desoroimena airean. Boterearen dinamika, dominazioa, gerra. Eta haren emaitza: suntsipena eta sorgortasuna.  Euliak al gara tinta beltzezko tanta lodien pean?     ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ   MUSIKA Artista, abestia, albuma (azken bietan ez dago albumik)   1.- Sergey Kovchik: Evening roofs (The sky and the roofs) 2.- Sergey Kovchik: Messenger (L...


Nik normalean ez dut seinaletan sinesten, baina bizitzan noizbehinka kasualitatetik haratago doazen gertaerak jazotzen zaizkigu. Nik hizkuntzak ikastea oso gustuko dut. Interneten oso erraza da ingelesa praktikatzeko filmak aurkitzea. Gnula.nu da gehien erabiltzen dudan webgunea. Bertan film ugari dago, gaika sailkatuta daude, eta gainera, nahiko berriak eta kalitate onekoak izaten dira. Kontua da atzo ikusi nuela film interesgarri bat. The good lie (Gezur ona) izenekoa. Film honek Hegoaldeko Sudaneko egoera latza islatzen du. Gerra Zibilaren ondorioz, sudandar askok haien etxeak eta b...


Xerezaderen Artxiboan, William Fryer Harvey-ren "Abuztuko beroa". ...Gaur izan da, uste dut, nire bizitzako egunik harrigarriena, eta gertaerak oraindik ere buuran bizi ditudala, paperean jarri nahi ditut ahalik eta argien. Hasteko eta bat, esan dezadan nire izena dela James Clarence Withencroft... Itz.: Ana I. Morales ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ MUSIKA (kanta, artista, albuma): 1.- "The Evil Sustained", Opus Vertigo, The Evil Sustained. 2.- "Soundtrack 01", RoyaltyFreeMusic, Cinematic Dark Mysterious Suspense Grand Piano Drama Pictures Theme. 3.- "Soundtrack 010"...


Nire barruko Patxikontra ttikiak agindu dit hau idazteko:Wikileaks-ek ez du mundua aldatuko. Eta arrazoia agerikoa da: dagoeneko ez du aldatu. Esan nahi baita ez digula susmatzen ez genuen ezer erakutsi. Egia da, informazio ikaragarriak -hitzaren zentzurik estuenean- frogatu dituela eta gure zenbait errezelo izugarri -izua eragiten dutenak, alegia- baieztatu dituela. Gobernuak susmatzen genuen bezain hipokritak -ez gehiago- direla jakin dakigu orain. Ta? Erori da gobernurik? Saldoka atera al gara Neguko Jauregiak, Bastillak hartzera?Ez, Wikileaks-ek ez du mundua aldatu, ez du aldatuko. Dato...


Gaurkoan Erdi Aroko balada dramatiko norvegiar bat. Hiru pertsonaia maitasun triangelua osatzeko: Jon maitale malerusa, Margjit eta Targjei Risvollo aberatsa, Margjitekin ezkontzekotan dagoena. Ezkontza ospatzeko eguna heldu da eta Targjei Risvollo aberatsa bere segizio eta guzti iritsi da Margjiten baserrira, baina ez da ezteirik izango gaur, Targjit bere emaztea izango zena ohean aurkitu baitu ume jaioberri bat beso bakoitzean. Margjitek eskatzen dio, arren, umeak hartu eta doala elizara seinak bataiatzera. Eskatu dion bezala egiten du Targjei Risvollok..., baina bataiatu ostean hil ...


  Eta zergatik esan nahi nizuen hau guztia? Konstatazio harrigarri bat zuekin konpartitzeko.  Ikusiko dugunez, ordea, hain harrigarria ere ez da izango, baina hor doa: Aurreko istorio biak benetakoak (*) dira eta baliteke hainbeste pelikula erromantiko ikusi izanak bultzatzea nolabaiteko pena sentitzera hasierako maitasun istorio etenen harira, badakizue, izan zitekeena... Sentimendu okerra inondik ere, zeren hasierako maitasun istorio horiek biok, Manuel eta Begoña eta Imanol eta Dolores, aurrera jarraitu izan balute, egon zaitezte ziur ni ez nengokeela orain eta hemen, pantaila ...


Bi: Imanol deituko diogu. Gerraoste beltzenean hasi zen noizean behin Doloresekin gelditzen. Negu gorri hartan zenbat aldiz ez ote zituzten txokolatea eta txurroak meriendatu Bilboko kafetegien epelean, Patxi eta  Marisabelekin udako igandeetarako planak egiten zituzten bitartean: A zelako dantzaldiak botako zituzten herriko plazan eguraldiak epeldu orduko... Doloresen ama argia izan zen oso: -Imanol hori gizon on-ona duzu, baina lar sartuta dabil “politikan”. Ez zaizu komeni, arazoak ekarriko dizkizu. Utzi. Eta utzi egin zuten, jakina. Imanolek laster egin behar izan zuen ihes. I...


Bat: Bilbo, gerra ostea. Neska harekin ez ibiltzeko esan dio amak mutilari – Manuel deituko diogu- zergatik eta neskaren familiak haiek baino diru gehiago daukalako; haien ondoan ikusezin, ezdeus izango delako beti. Mutil formala da -etxerako modukoa, ulertzen didazue- eta haserraldi baten ondoren amaren esana otzan bete du, bete dute biek, neskak eta mutilak.  Mutil gazteak ez daki baina urte batzuk barru atzerrira joango da eta berak ere dirua egingo du. Euskal Herrira itzuliko da ezkonduta eta zenbait seme-alaba izango dituzte. Ekarritako diruarekin denda jarriko dute eta urteak j...


Azken iruzkinak