Maitasun istorio bi, benetakoak, eta konstatazio harrigarri bat (eta III)

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-05-22 22:40
1

Eta zergatik esan nahi nizuen hau guztia? Konstatazio harrigarri bat zuekin konpartitzeko.  Ikusiko dugunez, ordea, hain harrigarria ere ez da izango, baina hor doa: Aurreko istorio biak benetakoak (*) dira eta baliteke hainbeste pelikula erromantiko ikusi izanak bultzatzea nolabaiteko pena sentitzera hasierako maitasun istorio etenen harira, badakizue, izan zitekeena... Sentimendu okerra inondik ere, zeren hasierako maitasun istorio horiek biok, Manuel eta Begoña eta Imanol eta Dolores, aurrera jarraitu izan balute, egon zaitezte ziur ni ez nengokeela orain eta hemen, pantaila honen aurrean, blogean idazten. Izan ere ez nengoke ezertan ere; ez nengoke, besterik gabe. Eta hori, lagunok, galera ikaragarrizkoa zatekeen euskal blogosferarentzat, gizartearentzat... zer diot gizartearentzat? Unibertso osoarentzat!

Dena dela, eta orain serioago, zelan amaitu den ezaguna zaigun gertakari baten probabilitateak –gu geu orain eta hemen esistitzeak, adibidez- ez gintuzke harritu behar maiz egiten duen bezain beste, maiz itsutzen gaituen bezala, arrazoiketa hasi aurretik jakin baitakigu nola amaitu den asuntoa. Nik baino hobeto azalduko dizue, adibide baten bitartez, Jorge Wagensberg-ek:

“Eman nion Pedro Duque astronautari duela hogei milioi urteko inurri fosil bat, espaziora eraman zezan lurrari bira batzuk ematera. Inurri horrek, arrautzetik atera zenean, ze probabilitate zeukan halako bidaia egiteko?”

(*) Ez daukazue zertan benetakoak hitza benetakotzat hartu, badakizue: hemen ezer ez da gezurra, baina ezer ez da egia.

Patxi

Patxi 2007-05-26 13:55 #1

Balego eta balitz, elkarren ondoan dabiltz...

Izan zitekeena...

Hitchkoken laburmetraia bat datorkit gogora.

Elur luizi batek mendizale bat jaten du alpeetan.

Glaziarra beheruntz doa poliki poliki. Berrogeitamar urteren ondoren, glaziarrak gizona bueltatzen du, hau urtzen hasten dan tokian.

Zain egon da emaztea berrogeitamar urtetan bere gizona noiz azalduko...

Eskuan txintxilikario bat zeraman izoztutako mendizaleak hiltzeko momentuan. Argazki bat zeraman txintxilikarioak.

Emaztearena ez zan beste emakume baten argazkia.

Utzi iruzkina: