Maitasun istorio bi, benetakoak, eta konstatazio harrigarri bat (I)

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-05-15 13:29
2

Bat:

Bilbo, gerra ostea. Neska harekin ez ibiltzeko esan dio amak mutilari – Manuel deituko diogu- zergatik eta neskaren familiak haiek baino diru gehiago daukalako; haien ondoan ikusezin, ezdeus izango delako beti. Mutil formala da -etxerako modukoa, ulertzen didazue- eta haserraldi baten ondoren amaren esana otzan bete du, bete dute biek, neskak eta mutilak.  Mutil gazteak ez daki baina urte batzuk barru atzerrira joango da eta berak ere dirua egingo du. Euskal Herrira itzuliko da ezkonduta eta zenbait seme-alaba izango dituzte. Ekarritako diruarekin denda jarriko dute eta urteak joan eta urteak etorri denda utzi, itxi, ere bai. Noizean behin denda horretatik pasatzen da hirurogeita hamar urteak aspaldi utziak dituen andre ile urdinduna eta galdetzen dio dendariari ea oraindik han dagoen Manuel, bera Begoña dela eta gogoratuko duela eta ea Manuel abisatzeko mesedea egingo dion... Dendako enplegatuak eroapen handiz hartzen du emakumea eta gaur ere, beti bezala, azaltzen dio dagoeneko hura ez dela Manuelen denda, aspaldi erretiratu zela eta berak ez dakiela non bizi den.

Manuel duela urtebete hil zen eta gaur irakurri dut Begoñaren eskela.

(jarraituko du)

Oharra: Bagatoz, apurka apurka. Oraindik parentesia guztiz itxi gabe, baina bagatoz, zarata handirik egin barik... badaezpada.

leire

leire 2007-05-15 17:35 #1

Aupa, Jozulin!

Alegratzen naiz bueltako bidian zagozela jakinda. Ia ba!

Bigarren zatixa falta da. Gu zain gagoz!

Besarkada bat

Patxi

Patxi 2007-05-16 02:02 #2

Jozuliiiiiiiiiin!

Oso istorio polita. Ea jarraipena...

Utzi iruzkina: