Sarea ehuntzen, Amaraunean.
Aurrekoan Amaraunean hitz egindakoaz:
Zeharka baino ez ditut ezagutzen Tuenti, Fakebook ;-)
eta enparauak baina ikusten dut nolabaiteko aldaketa sare hauen
erabiltzaileen artean, nerabeak geienetan. (Bale, nagusiak ere bai.)
Hasierako metrolog, fotolog eta enparauetatik Tuentira eta abar. Dena
dela funtsean ez da ezer aldatu, nire ustean: Mendicutek
aipatzen duen nork komentario gehien konpetizioa, eta komentarioen
mamia ere, tela: "kxo wappa!! mtte zattut pasa nire tuentitik mxx", bihotzak,
glitter-rak, emotikonoak...
Niri honek guztiak gogorarazten dit Konrad Lorenz etologoak antzarrei
buruz liburu honetan esaten zuena: Antzarrak eta ahateak -beste hegazti batzuetan ere
ikus dezakegu hau, oiloetan esaterako- etengabe egon daitezke kuak,
kuak, kuak esaten
formazioan -eta antzarrek V bat egin zuten zeruan- hegan doazen
bitartean. Konrad Lorenzen interpretazioaren arabera "Ni hemen nago,
zu non zaude?" ari dira esaten; beste batek erantzuten du: "Ni hemen
nago, zu non zaude?" Hirugarren batek ere bai: "Ni hemen nago, zu non
zaude?" Eta horrela antzar saldo osoak daki non dagoen nor. Baina ezer
gutxi gehiago.
Iruditzen
zait Metro, Fotolog eta Tuentietan horrelako zerbaitera mugatzen dela komunikazioa zenbaitetan:
"Kaixo ni naiz eta zuretik pasatu naiz eta ikusi dut nor gehiago pasatu
den hemendik; pasatuko zara zu niretik?"
Hizkuntzaren
funtzio fatikoaren zeregina ez da zerbait konplexua komunikatzea, sare
zehatz horretan daudenen arteko kanala zabalik mantentzea baizik,
hurrengo komunikazioa erraztea, sarea ehuntzea.
Iruzkinak
Benito 2009-03-25 17:35 #1
Nik urtekoa-eskilarapekoa-kosetxeroa. Badakizu.<br>
ibai 2009-03-25 20:12 #2
Zorionak eta segi!<br>
Utzi iruzkina: