Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

  Irakurri dugu blogak kontrolatu beharra dagoela zurrumurru, gezur eta egiaztatu gabeko berri asko argitaratzen direlako bertan. Eta irakurri diogu gaur Giuliana Sgrenari Armadarekin zihoazen “embedded” kazetariek beren kroniken zentsura onartu behar zutela sinadura bidez. Eta amerikarrek tirokatu zutela esan zuenean CNN ahalguztidunak elkarrizketa bat-batean eten zuela ere irakurri diogu Giuliana Sgrenari gaur.   Irakurri dugu astean 65 orduz lan egin ahal izango dugula –hori bai, nahi izanez gero, etzazula pentsa inork behartuko zaituenik- eta irakurri dugu derrepentean ...


    Tematzen gara, tematu. Denok berdin, jarraitu beharreko moda bailitzan. Jose Luis Rodriguez Zapaterori, Zapatero deitzen diogu; Alfredo Perez Rubalcabari, Rubalcaba. Zer du txarrik "Rodriguez Presidentea" esateak edo "Perez Gobernuko bozeramalea" erabiltzeak? Ez ote gaude abizenagatiko arrazakeria kasu argi baten aurrean? Ez ote da baztertzailea Perez eta Rodriguez deituren jabeekiko? Eta berdintasun legea? Ni, morroi hauen aita banintz - desdeluego- zeharo haserre egongo nintzateke dagoeneko inbisibilitate mediatiko hau dela kausa.  Eta agian Abizen Arrunten Jabe Bazte...


    “Poetak erregeak balira, munduak bere doinua aldatuko luke eta oso berandu arte ez litzateke ezer egingo, arratsaldez.”                                                            Elliott Murphy     Astelehena. Berriro.    



Argi ibili

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-05-29 20:00

  Komunikabideek zapaltzailea maitaraziko dizuete eta zapaldua gorrotarazi.                              Malcom X      


    Heldu gara eta onik gaude, 720.000.000 kilometroren ostean egin dugu lehen argazkia. Hemen duzue bidaia laburtzen duen bideotxo bat. Laster lanean hasi beharko dugu. Zama baliotsua ekarri dugu geurekin, DVD ttiki batean etorri dira Marteko lehen liburutegia izango denaren aurreneko aleak: Marteri buruz idatzitako zenbait liburu (Sands of Mars, Arthur C. Clarkerena; The Martian Chronicles, Ray Bradburyrena...), testu batzuk, arte lanak (irudiak, marrazkiak...), audio-mezu eta irrati saioak, tartean H.G. –eta Orson- Wellsen Munduen Gerra irrati emanaldi sonatuaren grabazio bat...


Urduri nago

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-05-22 20:53

  Izan ere ia urtebeteko bidaiaren ondoren Martera heltzekotan naiz. Bertan egongo naiz gutxi barru baina beldurrak nago martizatzea ez ote den apur bat arriskutsua izango. Kontatuko dizuet. Gainera, beste bidaia bat ere badaukat prest; hau estresa, Jozulin astronauta!      


Zuek ere

4
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-05-19 13:38

  Zuek ere Askotan iraintzen nauzue“el puto euskera” esaten duzueneanedozergak jeitsi egin behar direlaedo70 urterekin jubilatu beharko dudala esaten duzuenean.   Sarritan min egiten didazuehemen torturarik ez dela diozueneanedoAHTa gizarteak eskatzen duelaedobazkarietan gastatzen duzuenaren ehunena apal-apal eskatzen dizuedanean,“horretarako ez dago dirurik” diostazuenean.  Benetan mindu egiten nauzueerlijioa “unibertsal”-tzat daukazueneanedo, kasu,homosexualak gaixotzat dauzkazueneanedo, kasu,abortatu dutenak hiltzailetzat. Za...


Sarri damutu naiz Fisika ikasi ez izanaz. Tira, damutu bai, baina modu pixka bat artifizial batez; izan ere, orain ere ez nuke aukeratuko ikasketa moduan: asko ikasi behar da eta argi daukat ni, edozer bainoago, alperra naizela, zer egingo zaio. Dena dela, interes handiz jarraitu dut beti Fisika, Astronomia eta antzekoen ingurua; izan ere, Fisikaren mugetan sortzen baitira aspaldian bizitza askotan zentzugabe honen zentzuari buruzko –badakizue: nortzuk gara? nondik gatoz? noiz jubilatuko naiz? -  hipotesi harrigarri asko eta asko. Horietako batek dio balitekeela egotea ez unibertso bak...


Txabola bat basoan.     Arratsalde luzea.      Bi ume pozik.  


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren