Parentesi bat. Berriro.
Kaguenlatxota! Harrapatu naute. Paparazzi hauekin ez dago lasai bizitzerik, osteratxu bat egitera joan eta –izorrai- hor dituzu: Klik!, klik!, klik!. Hemen ez dago ez intimitaterik ez ezer... Alde egin beharko dut hemendik, baina nora?
Uste zabalbua da, baian es da egia bolgariok arineggi iadztn gudula, ta ez dugula idatitako tstuak erepazatzen, badaezdapan, akatzen ba edo best egon daitkeeen. Digutn indibiaren hondorioz bokatato purrrustada zentzujabeak bestetik ez diira. Zintz dagisuet irakutzen hari zaraten tetu hau hirru ero au albiz erre pasatu dudula argiparatu baino lhen, darion perfekizoak gargi eta arbi erakuzten dun bésala. Futsik bageko kitrikak bolgarioi eiten dikigutenak, beras. Quod erat demostrandum.
Herriak du hitza eta erabakia. Gehiengoaren nahia errespetatu beharra dago. DEMOKRAZIA nahi dugu. Hitz ederra da, zinez, ahoa betetzen duten horietakoa. Inork ere ez du zalantzan jartzen gehiengoarena dela erabakia: dela gobernua zein alderdik gidatu behar duen, dela etxeko eskilara zein koloretan margotu behar den auzokoen batzarrak dioena, dela datorren barikuan kuadrillako afaria zein jatetxetan egingo dugun. Ehuneko berrogita hamaika: erdia gehi bat. Pertsona bat boto bat. Horrela egiten dugu hautu. Nor ausartuko da zalantzan jartzen? Nork esango du ez duela gehiengoaren iritzia onart...
Malkoak euri baliraadoleszente batenezpain oihukariakharresi baten kontratorturaren espantuzzauri direneanetxerik altuenaklotsaz eror litezkegizadi osoaredimitu nahirik,eta lore bakarrekentona lezaketeehortze letani batzerraldo gainetan. Xabier Letek 1981 urtean. Duela 26 urte. Eta oraindik ez da lotsaz etxerik erori.
Beti berandu; barkatuko didazue baina, badakizue, hemen urteak 687 egun ditu eta egunak, berriz, 24 ordu, 39 minutu eta 35 segundu. Gainera – jakingo duzue honezkero- azken boladan nahiko aztoratuta gabiltza hemendik. Beraz, eta ulertuko duzuenez, nahaste honekin ez dago asmatzerik eta, klaro, azkenean atzendu egin zait urte berria zoriontzea. Guztiarekin ere, ez naiz zuekin ahazten eta hona hemen aurtengo postala:
Ba zen behin urrutiko erreinu batean Gladakoa izeneko herri bat, eta herrian alkate bat, EJA-PVN alderdikoa hain zuzen ere. Halako batean, azaroaren bueltan, herriko alkateak Gabonetako zorion-postala egitea erabaki zuen herritarrak zoriontzeko –eta botoren bat arrantzatzeko- asmoz. Jendaurrean bota behar zituen diskurtsoak bezala, zorion-postala ere Udaleko Prentsa Arduradunak idatziko zion, betiko moduan. Eta hor ikusten duzue Udaleko Prentsa Arduradun hori, ordenagailuaren aurrean, word txantiloi hutsari begira, urte hartako Gabonetako mezua zein izan zitekeen garunari eragiten. Zoriont...
Aita baten galderak Zuzenbide Estatuaren aurrean: ¿Qué debe hacer una chica o un chico que ha sido golpeado hasta blanquear sus uñas, manoseado, violado con dedos y palos, humillado hasta el llanto, o sea, torturado hasta la extenuación por crueles funcionarios, y que luego, tras duros años de aislamiento en prisión, se prueba que no es autor de lo que se le imputa? Luis Beroizen hitzak dira; bost urteko infernua ez da oraindik bukatu. Ezagutzen duzue: On Luis. Gehiago jakin nahi izanez gero: Hemen, hemen eta hemen.
Umorearen baliabidetzat hartu behar ditugula dio Katixak orokortzea eta esajerazioa. Hala da, bi-biok laguntzen baitute, ispilu deformatzaileak nola, ezkutukoa azaleratzen, ikusezina bistaratzen. Batzuetan, ordea, errealitatea hain da argia, hain behar du azalpen gutxi –ulertu nahi duenarentzat- ezen ispilu arrunta besterik ez baitugu behar umorea lortzeko. Umorea, bestalde, beltza ere izan daiteke; oso beltza. Hemen duzue ispiluak islatzen duena: “¡Ya llega el carbonero!... todos a la calle para recibirle.” Horixe irakur daiteke ispiluan. Eta ez du agertzen ispilu ...
Emakumeen bularretara begiratzeak bizitza lutzatzen omen du. To, no. Esperimentua 200 gizonekin egin zutela diote, bost urtez; subjektuen erdiek egunean 10 minutuz begiratzen zieten andreen bularrei eta beste erdiek ez. Baditut zenbait galdera: Eta beste erdiak bost urtez egon ziren inongo emakumeren bularretan begiak pausatu gabe? Bost urtez? 1.825 egunez? Nola aguantatu zuten? Lotu egin zituzten? Begiak estali? Drogaren bat eman zieten? Zoratu egin ziren esperimentuaren amaierarako? Begiratu behar diren bularrak emakume berberarenak izan behar dira? Berdin luzatuko digu bizitza ...
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.