Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

Igarlearena egingo dut: Aurtengo liburu eta disko azokan salduenetakoa izango da Mikel Laboaren azkena, Lekeitioen bilduma; oparitarako paper dotorean bildu eta hortxe egongo da Olentzero egunean zuhaitzaren azpian. Oparituko ditugu aurten ere un disco en euskera eta un libro en euskera. Ez larritu, ez nago aurka, alde baino, porque pixka bat es mucho. Eta egia da. Gure hizkuntza, musika edo orokorrean kultura deitzen dugun horren paradigma (*) izango da, ordea,  honako hau:  Mikel Laboaren diskoaren hartzaileak entzuten hasi eta jarriko duen aurpegia, berak Txoria txori bezalak...


Oshaba Mariano

3
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-12-03 20:50

  Oshaba Mariano osho oshaba atshegina da eta inguruan gabiltshan lobei paga emateko esh dauka eshelako arashorik. Eta hilabete ashkenera heltsheko eshtu eta larri ibilish gero, jakiten dugu ondo nori eshkatu. Hain da horrela kartelak ere atera dituela bere eshkushabaltashun hori iragartsheko. Begira: Ikushten dushuenesh “rollito ona” daukat Oshaba Marianorekin. Berak ere, ordainetan, propaganda pishka bat egingo dit: Gehiago ikusteko, hemen; eta zuenak egiteko, hemen.


Free!

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-12-01 18:06


Historia ez da amaitu. Honetaz zalantzak izaten ditudan arren, ematen du hego haizeak itxaropena dakarrela, boladak bete itxaropen. Zaldiak bezalako egiak (*) entzun behar izan zituzten Espainiako Gobernuko presidenteak, erregeak eta enbaxadoreak, ¿Porqué no te callas? iradokitzaileaz haratago. Daniel Ortegaren hitzak dira, entzun: "Vos representás los intereses del Norte, lo querrás o no lo querrás, no te podés escabullir a esa realidad, José Luis (Rodríguez Zapatero)... ¿sos o no sos de la OTAN? ¿Qué cosa es la OTAN? ¿La OTAN está para repartir dulces, para construir escuelas, para llev...


  Begiraiozu ume horri, hamahiru urte ez ditu oraindik bete. Erakusleihoaren aurrean dago. Etxeko telebista zuri-beltzezkoa denez, kalean dago aterkiaren babespean, etxepeko dendako telebistari begira, koloretakoak baitira bertan ikusi ahal diren irudiak. Gaur ikusi du lehendabizi kolorezko telebista bat, eta telebistan hildako zahar bat hilkutxa batean, eta jende ilada amaigabeak hildakoaren aurretik pasatzen. Hogeita hamabi urte joan dira egun hartatik; lehen umea zena idazten ari da orain: “Begiraiozu ume horri...”    


Gutxitan etortzen da Jainkoa norbere etxera; bueno, etxetik metro batzuetara, ez dezagun esajeratu. Ostegun honetan agertuko zaigu alkandora beltzez, edo agian gorriz. Badakizkigun kontuak ekarriko dizkigu, ehunka aldiz entzun baititugu; ezagunak izanagatik ere, isil-isilik edo ahapeka errezitatuz, gustura entzungo ditugu berriro han izanik hemen ere baden poeta handiaren istorioak:  Aral itsasoaren ertzean bizi den neskak entzungo ez duen kantua, euren arteko ahulena jateko prest dauden lera-txakur begiurdinen balada edo Albert Einsteinek zergatik erakusten digun mihia, mihi hori... ...


Shhhhh

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-11-17 20:40

    “Nik esango nuke isiltasunak denbora gehiago behar duela gure bizitzan. Kutsadura akustikoa ikaragarria da.  (...) Entzuten hasteko isiltasunetik abiatu behar duzu. Gainerakoan, zarata, zarata eta zarata besterik ez dago. Betekada ikaragarria da.” Zuriñe Gerenabarrena  


  Arima ikusi zaio enperadoreari oharkabean ireki duen zirrikitutik “¡¿Porqué no te callas?!” esan duenean. Egia dio enperadoreak, ez baitu benetan ulertzen zer dela eta ausartzen den indio ezjakin eta gaizki hezitu hori halakoak denen aurrean esatera. Ez baitzaio buruan sartzen nola aireratu dituen Chavezek Aznarrekin izandako solas pribatuan esandakoak, zergatik hautsi duen goi agintarien arteko omertá. Barren-barrenetik atera zaio enperadoreari: Baina zergatik? Eta, jakina, zakar esan dio, “tú” erabiliz: “¡¿Tú, porqué no te callas?!”; enperadoreak ez baitu inoiz sentitu inoren aurre...


Zu kazetari

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-11-10 19:48

  -¿Y tú qué miras? -¡El pedo que te tiras! -¡Tu madre lo recoge y lo tira a la comida! (*)   (*) Umeak ginenean kuxkuxeroegiei egiten genien burla. Baina kontuz, argazkikoa bezalakoekin broma gutxi. Argazkia Andoni Canelladarena da; Berrian –eta Garan- agertua, hemen [PDF]. Post Scriptum: Etiketak jartzen ari nintzela ohartu naiz ze antzekoak diren polizia eta poesia hitzak. Bien artean oximoron perfektuak osatuko ez balituzte -polizia poetikoa, esaterako- konfunditzeko modukoak, aizue!!


Nahikarik pasatu zidan eta ezetz esaten ez dakidanez –badakizue- hor doa:   Eta eragin nahi dut, ala? Bai, bestela ez nuke idatziko; ez nituzke begitantziño hauek haizatuko. Norengan? Zenbatengan? Nahita ez daukat counter-ik; ez daukat modurik jaikiteko zenbat zareten hemendik zabiltzatenak, zenbat denbora ematen duzuen berton... Datu objektibo bi dauzkat: Bloglineseko kuadrillatxoa 27koa da; beraz, hogeitazazpi irakurle. Egongo dira aurki-tik datozenak, lagunen bat ere bai... Pozik irakurle taldetxoarekin, hasi nintzenean amestu ere ez nuena. Bigarren datu objetiboa zera da: idatzi du...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren