Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

The rear side

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-09-16 20:12

Izenburua: "Askatasunak ere badu, baduenez, atzeko alderik."


Egia berdaderoa

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-07-26 14:26

Pentsamendu sakon hau uzten dizuet oporretan nagoen bitartean hausnar dezazuen. Ez da txantxa, egia berdaderoa da: Ondo ibili, majos!


Pitin bat

4
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-07-17 10:05

Eta atzokoa, zer, orduan? Ba, esango dugu atzokoari pitin bat falta izan zitzaiola. Baina goazen lehendabizi kontu positiboekin: Hasier Oleaga beltza da, arima beltza du; eta jakin behar duzue bateria jole bati ezin zaiola lore handiagorik bota. Zoriontsua da jotzen ari denean, arriskua maite du eta ohiko bideei ihes egiten die, arrakasta osoz, gainera. Taldekideak berari begira izan zituen, diskretuegi, nire ustez. Victor de Diego hazi egin da eta gero eta libreago jotzen du; amerikarrek esango luketen legez hasi da bere “own shit” jotzen, urteak ezbaitira alferrik pasatzen. Juan de Dieg...


Hiru proposamen

3
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-07-13 19:11

Hiru proposamen (Iturri style):  Baga Diskarik apenas erosten dudan aspaldi honetan, zuek bezala beharbada. Salbuespena egin dut duela gutxi. Ahal eta nahi baduzue erosi diska hau. Ez galdetu zergatik, baina nik morroi honekin konektatu egiten dut. Aspalditik egiten duen musikak eta, batez ere, egiten dituen moldaketek sorgindu egiten naute, iruditzen baitzaizkit ikaragarri modernoak. Eta hipnotikoak ere bai. Berea da musika eta testu ederra dituen kanta honen moldaketa zoragarria. Liburu CD honetan  aurki dezakezue. Mikel Errazkin beste arlo batean ere da eredugarria: gaixota...


Bi zero

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-07-10 16:34

Erran nahi baita bi zero eguneraketan: zero euskal internetesferaren ezagutzari eta beste zero bat euskal prentsaren –eta gauza askoz gehiagoren- jarraipenari. Begiratu mesedez Deustuko KZgunean “favoritos”en (*) zer daukagun “euskera” atalean:   Eta “medios de comunicación-periódicos” atalean, zer eta Egunkaria!! Aleluia!! Ez zuten itxi... ala berpiztu da? Berria ez da esistitzen, jakina.   Bi zero: bat eta bi.   (*) Bai, explorer gaztelaniaz dago; firefox euskaraz eta gaztelaniaz, aukeran, baina gaztelaniazko explorerren laster-markekin. Aurrera doan herria.


Euskaldunak beti kexaka gauzak euskeras txarto idatzita daudelako. Ez dakit zer dela eta kexatzen garen, erderas ere txarto badaude... Bestalde, zer esan nahi dute “sartu ZEURE tiketa” horrekin? Noren tiketa sartu behar dut ba, nirea ez bada? Paranoikoaren zalantza da esaten dioten bezala paranoikoa den ala benetan baten batek jarraitzen ote dion, ezta?


Abestiekin segituz, eta duela urtebete eskas hasitako tradizio luuuuuze bati jarraiki, hona Jozulin udako abestia aurten ere euskaratzeko prest. Manhattanttaranttanttan, Mikel Urmenetaren blog erabat gomendagarrian topatu nuen duela zenbait denbora eta, koño! itzuli behar dut ba! esan nion neure buruari. Neure buruak baietz erantzun zion neure buruari -ez daki ezetz esaten- eta hor behean daukazue emaitza, itzulpen libre, libre, librea... Bizkaierazko ikutua eman diot eta agian horrek inkongruentzia pitin bat (berez duenaz gain) gehitzen dio nagusiki Nafarroan entzungo den abestiari. Baina ...


Beti penetan

3
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-06-24 21:20

Eureka!! Lortu dut!! Aurkitu dut azkenean euskaldun jendearen goibeltasun kronikoaren jatorria. Euskaldunon aspaldiko tristura, bekoki beltza, ez da askok uste izan duten moduan sirimiriak eragindakoa. Gure eguraldi euritsua eta Sigfrido Kochen argazkietako lainoak ez dira euskaldunak mendez-mende hits eta betilun irautearen errudun. Arazoa ez da euria. Arazoa abestiak dira. Kantatzen duen herria ez dela inoiz hilko zioen Fermin Muguruzak. Arazoa da zer kantatzen dugun eta kantatzen dugunak bizirik mantentzen gaitu, bai... hilzori eternalean. Goazen harira eta azter dezagun euskal lagunart...


Petrilean eserita hasperen sakona egin duzu. Eguzkiaren beroak epeltzen dizu azala aspaldiko partez. Hezur barrenetaraino sentitzen zenuen gartzelako hezetasuna apurka-apurka lurruntzen hasi dela begitantzen zaizu. Udaletxeko idazkaria zinen eta horri esker herriko zaldi urrietako bat zeurea zen. Zaldiz joaten zinen zeure zereginetara. Zaldiz. Ez dira asko zaldiz ibiliko garaiotan. Lanpostu ona, horixe zenuen Anttoniri eskaintzeko: etorkizun bat. Ez zinen edonor baina horrek ere ez zintuen salbatuko. Hamazortzi hilabete Larrinagako gartzelan egon ostean plaza ondoko petrilean jezarrita, u...


Nekez eta dolorez jarri duzu Espainiako banderaren koloreak dituen zapi zatia balkoian. Begiratze soilak ere egiten dizu min, baina zure seme-alabek ez dute errurik eta haiengatik –hori pentsatuz kontsolatzen zara- egin duzu. Koltxoi zahar baten fundarekin konpondu duzu gorria eta paper zati batekin horia. Jarri duzu balkoian, auzoko faxistak agindu dizun legez. Euria egin du, ordea, eta paper horia zurbildu ahala itxura guztiz galdu du bandera inprobisatu horrek. -          ¿No tienes dinero para poner una bandera? Esan dizu auzoko faxistak....


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren