Bat: Izen zaharrok UrrutxagaDendariñe Iberre Bekoa Muru Arnabarre Tosu Martiturri Etxebarri Returetabarri Larrazabalostikoa Retureta Dilizardi Larrazabale Izen hauek guztiak galdu egingo dira malkoak euritan bezala, baldin eta soilik baldin Getxoko Andra Mari auzoko bizilagunek astakeria hau gelditzea lortzen ez badute. Bestela, urte batzuk barru - eta gure poeta handiak dioen bezala- : Jendeak misterio aire batekin ahoskatuko ditu izen zaharrok, jendeak misterio aire batekinahoskatuko ditu izenok. Bi: Mendekuaren izena Estatuaren mendeku gose aseezinaren izena, gau...
Izan ere: Okela jaten dugu, baina ez ginateke gai izango abere bat akabatu, larrutu eta zatitzeko; batetik ez ginatekeelako ausartuko eta bestetik ez genukeelako jakingo nola demontre. Arraina jaten dugu, baina ez dugu arrantza egiten eta arrain usainari hatsa deitzen diogu. Esnea-edo edaten dugu, baina ez ginateke gai izango behi bati tanta bat ere ateratzeko titietatik. Behien titiak errapeak direla ere kasik ez dakigu. Barazkiak ere jaten ditugu, baina ez dakigu zein den porruak landatzeko garaia. Portzierto, porruak erein ala landatu egiten dira? Arrautzak jaten ditugu, ba...
Imajina ezazue politikari baten “asesor personal de libre designación” delako bat. Irudikatu duzue? Bai? Ondo da. Gehitu iezaiozue itxura potoloa, ibilkera harroskoa eta menpean dituenekiko destaina patologikoa. Horrez gain, ehiztaria ere bada. Ibili omen zen lehengoan –hala esan didate-, erbi bat hil zuela eta, egindako balentria batari eta besteari kontatzen, ahoa bete-bete eginda, badakizue. Honaino dena normal. Harrigarriena zera da, hara eta hona omen zebilela erbia larrutuko zion norbaiten bila, berari nazka ematen ziola eta. Horra gizon balientea! Erbia tiroz hiltzeko gai eta gero e...
Jozulin Martera doa, Galdakaotik Galdakaora. Eta ez da txantxa. Berriki jakin dugu ura gaur egun isuri dela Marten eta orain ardoa edo garagardoa bertaratzea izango da erronka. Marten sekulako ilunsentiak ikusteko aukera izango dut eta bidean noala agian utziko didate geldialdi bat egin eta osteratxua egitera irteten. Behin hara helduta, lehen lana gaztetako irakurketetan amestutako parajeetan zehar ibiliko nintzateke: Valles Marineris, Port Lowell, Schiaparelli... Olympus Mons-en gainetik egingo nuke hegalditxo bat... Baina ez nuke bakarrik egon nahi. Ez zarete animatzen? Pentsa, planeta...
Zergatik ez dira Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estacio-ren biziak gure edozein borroka baino baliotsuagoak? Nork bihurtu ditu Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estacio bat batean zehar-kalte? Zergatik idatzi dut gure borroka? Une honetan bertan komunikatua idazten ari dena, esaterako, zer da, um fingidor / que finge tão completamente / que chega fingir que é dor / a dor que deveras não sente? Ez al zaizue iruditzen Sarrionandiaren lera zakurren baladan bezala hemen ere, zapalduen arteko borroka honetan ere, ahulena akatuz egin nahi dela aurrera? Ez al zaiz...
Utziko didazue, gaurkoagatik, besteen hitzez baliatzen: Txuma Murugarren Imanol Murua Uria Patxitrapero Konatxe Javier Ortiz Eguneraketa (07/1/1): Fermin Muguruza (Iturriren blogetik)
Ixildu gaitezen. Gaurkoan laviolenciavengadedondevenga-tarrek edukiko dute zeresana. Entzun dezagun: Ta? Ezer ez? Oraindik ez? Banengoen ba, ni!! Eguneraketa: Espainiako Erreinuko Justizia (sic) ministroak esan du: “...es un buen principio el de que la...
Gabonetako izpirituak eragindakoa duzue honen aurreko mezua, dudarik gabe. Mezua gehitu botoiari sakatu ahala pentsatu nuen: Ba al da Gabonak zoriontzea baino gauza melengagorik? Maite dituzunei urte berrirako onena desiatzea tira, baina hortik aurrera... Gaurko egunarekin ere antzera gertatzen zait. Iaz tontakeria eskas bat erditu nuen, baina gaurkoan –aldarte traszendentalagoagatik edo- ez daukat gorputza halakoetarako. Izan ere inuzenteak asko dira, pentsatzen jarrita: Inuzenteak Gabon gaueko mahaian aurten aulki huts bat jarri behar izan dutenak eta are inuzenteagoak aulki ...
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.