Nora goaz?

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-01-21 19:46
4

Izan ere:

• Okela jaten dugu, baina ez ginateke gai izango abere bat akabatu, larrutu eta zatitzeko; batetik ez ginatekeelako ausartuko eta bestetik ez genukeelako jakingo nola demontre.
• Arraina jaten dugu, baina ez dugu arrantza egiten eta arrain usainari hatsa deitzen diogu.
• Esnea-edo edaten dugu, baina  ez ginateke gai izango behi bati tanta bat ere ateratzeko titietatik. Behien titiak errapeak direla ere kasik ez dakigu.
• Barazkiak ere jaten ditugu, baina ez dakigu zein den porruak landatzeko garaia. Portzierto, porruak erein ala landatu egiten dira?
• Arrautzak jaten ditugu, baina ahaztuta daukagu euskaraz gorringo duela izena arrautzaren zatirik goxoenak, hain dira hori-zurbilak gaur egungo “horingo”-ak. Eta hori baino ahaztuago daukagu oiloek ez dutela zertan egunero-egunero arrautza erruterik, ezta beren bizitza petrala gorputza estutzen dien kaiola batean zertan pasatu; badirela larre berderik sekula ezagutuko ez duten oiloak.
• Kilometroak egiten ditugu egunero, baina ez gara oinez ibiltzen.
• Pantailari begira ematen ditugu orduak, baina ez dugu leihotik begiratzen.
• Musika maite dugu, baina ez dugu isiltasuna jasaten, urduritu egiten gara.
• Kantautoreak maite ditugu eta entzuten ditugu, baina kantatzen ahaztu zaigu. Ez dugu kantatzen.
• Basoaren erdian bakarrik beldur gara, baina lasai asko goaz metalezko kutxa baten barruan 140 kilometro orduko abiaduran, errepidean aurrera eta aurrera, beti aurrera...

Nora baina?

Orakuluaren eta Jonasen iruzkin beti interesgarriek iradokita.

jonas

jonas 2007-01-21 23:40 #1

Nora goazen? Carrefourrera! kotxean sartuta, atodaletxe musikots batean; umeari, aspertu ez dadin, atzeko jarlekuan bideo-pantailatxoa jarrita, asteko mandatuak egiten, jakina baita, porruak bertako kaxetan hasten direla, esnea tetra bricketan eta arrautzak... geureak, puntu honetara zelan heldu garenik barik, hementxe gaudelako.

exehiztari

exehiztari 2007-01-21 23:45 #2

Ehiztari diren lagunak ditut, basurde, oilagor eta eperretan ibiltzen
direnak. Abereak akabatu, larrutu eta zatitzen trebeak, basoetan
ibili, kilometroak oinez egiteko kapazak, isiltasunean ehizakien
arrastoaren bila, ... ehiza sasoia ez denean arrantzara, ...

ehiza eta arrantzaren aldarrikapena da hau?

patxi lurra

patxi lurra 2007-01-22 19:44 #3

Porruak erein ala landatu egiten dira?

Neuk dakidanez, ez bata ez bestea. Porruak erre egiten dira. Lehengaiak plastikozko poltsatxo batean datoz, batzuetan norberaren ortuan landatuta, bestetzuetan hegoaldetik, itsasarteaz bestaldetik.

jonas

jonas 2007-01-22 23:18 #4

Hori euskara bantuak ederto bereizten dau: porroa erre, porrua jan eta porrotik edan.

Utzi iruzkina: