Demagun bi multzo ditugula A eta B izenekoak.A multzoan honakoak egongo lirateke: El Correo Español: Otegi ingresa en la prisión de Martutene tras ser detenido en San Sebastián El Pais: Otegi ingresa en prisión tras confirmar el Supremo la pena de 15 meses por enaltecimiento del terrorismo Deia: Arnaldo Otegi ingresa en la prisión de Martutene tras ser confirmada su pena B multzoan, berriz, beste honakoak: Gara: La Policía española detiene a Arnaldo Otegi y lo encarcela en Martutene. Berria: Arnaldo Otegi Martuteneko espetxean sartu dute, Gorenak berretsitako 15 hileko zigorra betet...
Eta zein izango zara zu? Zertan ari zara orain? Norekin geratuko zara bi ordu barru? Zein maite izan duzu duela ordu erdi? Zein dira zure letrak, zure izen deiturak laburbilduko dituztenak? L.A.G? J.S.V? G.U.B? Aukera handiak daude zure lehen letra A izateko, eukalduna bazara (Aitor, Ane, Asier...); J dexente ere badabil inguruan euskaldun zein erdaldunen artean: Joseba, José, Jaione, Jon, Jaime... W gutxi aukeran, hemen ez baitira ohikoak –oraindik- Wilson edo Wenceslao. Nor izango zara zu? Nor ez zara izango biharamunean? Zertan ez zara gehiago arituko? Norekin ez zara gehi...
Atzoko bonbardaketaren biharamuna da gaur. Atzo, Bernardaren ondoan egon zinen eta, sirenak entzun orduko, gaur ere haren bila ibili zara aterpearen ilunean sartu bezain laster. Atzoko lekuan jesarri nahiko zenuke gaur ere. Bernarda eta eskolako beste lagunak aurrerago daudela esan dizu Marianok beldurra begietan. Aurkitu dituzu lagunak eta elkarrekin eseri zarete. Barrerik ez, ordea, ez badira estuasunak eragindako irri urduriak. Hasi dira bonbak jausten. Aterpean ere bai, azkenak. Argi dardaratia itzuli denean, ezkerretara begiratu duzu eta ikaraz ikusi duzu Bernardaren aurpegia lu...
Hau dena guztiz usteldu baino lehen esan nahi dut aspaldi esan nahi nuena. Ez dut orain arte hain argi esan (*) ez dudalako esateko modua aurkitu. Oraindik nabil bila, ez pentsa. Bat-bateko hausnarketak (**) dira hauek, beraz: Estatuak ez du negoziatuko, negoziatu gabe irabaz -irabazten jarrai- dezakeen bitartean. Estatua geuretzat pentsaezinak diren baliabide eta bitartekoren jabe da. Jabe da eta erabili egingo ditu: agerikoak eta ezkutukoak, leGALak eta ez legalak, sinpatikoak eta antipatikoak. Estatuak gezurra esango du, esango dizu, esango digu, esango die. Eta gezurtatu egingo du ge...
Eta zergatik esan nahi nizuen hau guztia? Konstatazio harrigarri bat zuekin konpartitzeko. Ikusiko dugunez, ordea, hain harrigarria ere ez da izango, baina hor doa: Aurreko istorio biak benetakoak (*) dira eta baliteke hainbeste pelikula erromantiko ikusi izanak bultzatzea nolabaiteko pena sentitzera hasierako maitasun istorio etenen harira, badakizue, izan zitekeena... Sentimendu okerra inondik ere, zeren hasierako maitasun istorio horiek biok, Manuel eta Begoña eta Imanol eta Dolores, aurrera jarraitu izan balute, egon zaitezte ziur ni ez nengokeela orain eta hemen, pantaila ...
Bi: Imanol deituko diogu. Gerraoste beltzenean hasi zen noizean behin Doloresekin gelditzen. Negu gorri hartan zenbat aldiz ez ote zituzten txokolatea eta txurroak meriendatu Bilboko kafetegien epelean, Patxi eta Marisabelekin udako igandeetarako planak egiten zituzten bitartean: A zelako dantzaldiak botako zituzten herriko plazan eguraldiak epeldu orduko... Doloresen ama argia izan zen oso: -Imanol hori gizon on-ona duzu, baina lar sartuta dabil “politikan”. Ez zaizu komeni, arazoak ekarriko dizkizu. Utzi. Eta utzi egin zuten, jakina. Imanolek laster egin behar izan zuen ihes. I...
Bat: Bilbo, gerra ostea. Neska harekin ez ibiltzeko esan dio amak mutilari – Manuel deituko diogu- zergatik eta neskaren familiak haiek baino diru gehiago daukalako; haien ondoan ikusezin, ezdeus izango delako beti. Mutil formala da -etxerako modukoa, ulertzen didazue- eta haserraldi baten ondoren amaren esana otzan bete du, bete dute biek, neskak eta mutilak. Mutil gazteak ez daki baina urte batzuk barru atzerrira joango da eta berak ere dirua egingo du. Euskal Herrira itzuliko da ezkonduta eta zenbait seme-alaba izango dituzte. Ekarritako diruarekin denda jarriko dute eta urteak j...
Parentesi bat zabaldu behar dut. Maite dudan batek ondoan behar nau ehuneko ehunean. Beraz, parentesia itxi arte ez naiz, agian, hemendik agertuko; gogorik, astirik eta indarrik badut, ordea, idatziko dizuet tarteka parentesiaren barrutik. Bestela, eta parentesia – behin-behinean ala behin-betiko - itxi arte, ondo ibili eta zintzoak izan. Ikusi arte, familia. Eta eskerrik asko.
Voyager 2 espazio zundak Neptuno utzi eta Eguzki sistemaren muga zeharkatzekotan zegoela biratu egin zen Lurrari azken argazkia ateratzeko. 4.500 milioi kilometrotik honako argazkia atera zuen Voyager 2ak, puntu urdin argi bat: Carl Saganek honela deskribatzen du argazkia: "Arrakasta izan genuen argazki hau atera genuenean. Eta ikusten duzunean puntu bat ikusten duzu. Hori “hemen” da. Hori “etxea” da. Hori “gu” da. Eta hor dira maite dituzun guztiak, ezagutzen dituzun guztiak, inoiz ikusi dituzun guztiak, izan den gizaki oro, bizi izan den oro. Gure poz eta nekeen batura, mila...
Aspalditxotik jarraitzen diot Jordi Cebriáni bere bloga; bere blogak esan beharko genuke, hiru (eta gehiago) baititu: Cienpalabras, gazteleraz; Centparaules, katalanez eta Colaboraciones de Cien Palabras, irakurleek bialtzen dizkioten kolaborazioekin egindakoa. Zer esango dizuet Jordik ehun hitzetan ehuntzen dituen istorioei buruz... Hemen dituzue bi, Jordiren baimenaz nik neuk kostata eta baldarki itzuliak, aperitif gisa dasta ditzazuen. Ehun hitz; ez gehiago, ez gutxiago:Oporren amaiera (Acaban las vacaciones)Oporrak bukatu egin dira. Azken egun hauetan atseden hartzen egon da, umee...
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.