Hausnarketa egunerako hexalogo probisionala

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-05-25 20:18
1


Hau dena guztiz usteldu baino lehen esan nahi dut aspaldi esan nahi nuena. Ez dut orain arte hain argi esan (*) ez dudalako esateko modua aurkitu. Oraindik nabil bila, ez pentsa. Bat-bateko hausnarketak (**) dira hauek, beraz:


  • Estatuak ez du negoziatuko, negoziatu gabe irabaz -irabazten jarrai- dezakeen bitartean.
  • Estatua geuretzat pentsaezinak diren baliabide eta bitartekoren jabe da. Jabe da eta erabili egingo ditu: agerikoak eta ezkutukoak, leGALak eta ez legalak, sinpatikoak eta antipatikoak.
  • Estatuak gezurra esango du, esango dizu, esango digu, esango die. Eta gezurtatu egingo du gezurra esaten ari dela dioen albistea. Eta salatu, epaitu eta gartzelaratu egingo du bera gezurretan ari dela dioena.
  • Estatuak ez du bere izatea edo bere izaera kolokan jarri edo alda dezakeen ezer gerta dadin utziko, eta horretarako aipatutako baliabide eta bitartekoak erabiliko ditu beldur, lotsa edo errukirik gabe.
  • Estatuak zer edo zer emango digula agintzen badigu, denbora irabazten ari da.
  • Estatuak zerbait eman diezagun lortzen badugu inoiz, kendu egingo digu, indarrez, ahal duen bezain laster.

 

Laburbilduz: zelan esango zenukete euskaraz “retirada estratégica”?




(*) Nola edo hala esan nuen hemen.

(**) Oximoron nabaria da bat-bateko hausnarketa baina onartuko didazue; agian, begitantziño merkeak dei diezaiekegu.

 


jonas

jonas 2007-05-28 23:12 #1

Maisu bueltatu zara, maisu. Ondo etorri!


Utzi iruzkina: