Gerra

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-05-30 14:08
1

Atzoko bonbardaketaren biharamuna da gaur. Atzo, Bernardaren ondoan egon zinen eta, sirenak entzun orduko, gaur ere haren bila ibili zara aterpearen ilunean sartu bezain laster. Atzoko lekuan jesarri nahiko zenuke gaur ere. Bernarda eta eskolako beste lagunak aurrerago daudela esan dizu Marianok beldurra begietan. Aurkitu dituzu lagunak eta elkarrekin eseri zarete. Barrerik ez, ordea, ez badira estuasunak eragindako irri urduriak.

Hasi dira bonbak jausten. Aterpean ere bai, azkenak. Argi dardaratia itzuli denean, ezkerretara begiratu duzu eta ikaraz ikusi duzu Bernardaren aurpegia lurrez beteta dagoela. Eta hautsaren azpian begi geldi itxiak, begi itxi geldiak...

Oraindik ez dakizu, baina zure senarra izango dena Gernika kiskali berriaren hondakinen artean dabil atzoko gauaz gero. Frontean ibilitakoa da gerra hasi denetik, baina, hala ere, zail egiten zaio sinesten ikusten ari dena. Zuri bezala, Bernardaren aurpegi zurbil izoztuari begira ari zarela.

Josi

Josi 2007-06-11 11:16 #1

Josu:
eskerrik asko zure ekarpena (eta Zabaldu.com-en animoak) egiteagaitik!
Segi horrela, fin eta zuhur!
Nik ekarpen gehiago egiten saiatuko naiz, orduko bizipenak digeritu ditzagun!
Josi

Utzi iruzkina: