Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

Gaurkoan, asmakizuna. Eta asmatzaileentzat sariak.   Asmakizuna: Kajoi zaharretan kuxkuxeatzen, Jurasiko goiztiarreko estrato batean, bideo bat aurkitu dut, 1990 edo 91ean Bilbon egin zen “eusk” kontzertuarena; bertan, besteak beste (Hertzainak, Oskorri, Mikel Laboa, denok batera Guantanamera kantatzen...) Jon Lopategi bertsolariak patillak luze-luze eta antiparrak dituen dituen pajarue deskribatzen du. Hauxe da asmakizuna: Nor da? Powered by Castpost   Asmatu duzue: Hauxe da eta egunotan disko berria aurkezten ari da.   Sariak: Zer ez luke Patxi Traperok ordainduko Esti...


Idatzi hemen Hamentxe pajarue! mezuari egin nahi dizkiozun iruzkinak (ze hitz potoloa, iruzkinak).


Dakigunaz

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-12-15 20:26

Badakit badakizuela Badakizue badakidala Denok dakigu badakigula Badakigula jakinda ere, esan beharra dago:   Hiltzen ari da.


Zapelaitzak eraman du Marcelina. Eraman du, ziur nago, lumagorrien paradisura, non edonon dauden arto eta gari alez gainezka betetako azpilak, zizare potoloak, har lodiak eta kakalardoak; non aztarrika ibili ahal izango den eguzkiak epeldutako larre berde amaigabeetan; non izango dituen ondoan beste oilo batzuk haiekin ko-ko-ko-mentatzeko azken ko-ko-kon-tuak; non izango duen gangar ederreko oilar galai bat dotore-dotore kortejatuko duena, edo hobeto, oilar lerden bi izango ditu inguruan, berari begira biak, nork hobeto zaindu bera, zeinek arreta gehiago eskaini berari... Pentsatzen jar...


Enperadorearen zaldiei eskainitako poema (*):   Hegoak ebaki ez banizkio ez zen nirea izango, alde egingo zuen; baina horrela, txoria izango zen berriro, eta txoriak ni ninduen maite.     (*) Tira, poema jartzen du, baina deituiozue zer edo zer.  


Izena dut

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-12-01 17:21

  Izena dut J.A.G. Ene eskuak handiak dira Ene botak handiak dira Ene kaskoa gorria da Ene bularra zabala da Ene borra gogorra da Altua naiz Deskribatu naiz hogeita zortzi segundutan. Mary Lanford-en autoerretratuaren moldaketa.


Zuek ikusi nahi ez baduzue, alla kuidaus. Ez esan gero ez zenekitela eta ez ipini gero betiko aitzakiak. Mikel Laboaren abestien hitzetan zerrikeria ugari dago, AEBetako RIAAk ondotxo dakien moduan. Eurak behintzat konturatu egin dira eta “Parental advisory – Explicit content” dioen zigilua jarri diote letra esplizituak daudela eta. Ez nuke jakingo esplizitu berba hori zer demontre den zehazki baina lizunkeriak egon badaudela ezin uka. Ikusi, ikusi: “Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka” Zertarako? Zer egiteko asmo ezkutu eta ilunekin? “Haika mutil, jeiki hadi” esaten dio nagusiak,...


Aurreko mezuari buruz zer edo zer esateko badaukazu, hemen. Eskerrik asko.


Letra hauek

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-11-24 18:53

Lagun hori: Ezagutzen nauzu, nirekin gurutzatzen zara goizero lanerako bidean edo lankide zaitut edo parrandakide. Baliteke elkarren ondoan edo ondotik ibiltzea, edo egotea. Izan zaitezke... izan zaitezke... Berdin da nor zaren, kontua da letra hauek irakurtzen ari zarela, irakurtzen dituzula tarteka, eta ez didazula inoiz esan zer iruditzen zaizkizun, begitantziño merke hauek iritzi edo zirrararik sortu dizuten. Euskaldunok hain gara... hain gara... hain gara sartzen geure oskola barruan... Baina esan nahi dizut ez duela ardura, benetan; ez didazu ezer esan behar. Ez dakizu, lagun, ze...


Badut txakur eme bat laster lau urte beteko dituena. Polita denik ez dizuet esango, boxerrek ez dutelako jende guztiaren gustuko itxura, baina zer nahi duzue esatea: nire begietara ez da itsusia, ez horixe. Ezagutuko bazenute, gainera, segituan harrapatuko zintuzkete haren sinpatiak eta begirada triste bezain biziak. Kontua da gutxi barru izan behar litzatekeela ohara eta zalantzaz beterik nago: aurreko oharan ekarri nion -ea gozatzen zuten apur bat bizitzaz- lagun baten boxer ar eder bat . Ikusi behar zenuten, hura zan txakurra hura!: txit azkarrak bere oñak, zindoak bere bular-auspoak ma...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren