Txakur burujabearen balada

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-11-21 23:18
2

Badut txakur eme bat laster lau urte beteko dituena. Polita denik ez dizuet esango, boxerrek ez dutelako jende guztiaren gustuko itxura, baina zer nahi duzue esatea: nire begietara ez da itsusia, ez horixe. Ezagutuko bazenute, gainera, segituan harrapatuko zintuzkete haren sinpatiak eta begirada triste bezain biziak.

Kontua da gutxi barru izan behar litzatekeela ohara eta zalantzaz beterik nago: aurreko oharan ekarri nion -ea gozatzen zuten apur bat bizitzaz- lagun baten boxer ar eder bat . Ikusi behar zenuten, hura zan txakurra hura!: txit azkarrak bere oñak, zindoak bere bular-auspoak makal zugatzaren irudira zuzen, pagorik lodiena baizen zabal, arte gogorra bezela trinko. Iñok baño lenago ikusiko zuan, goi aldetik, odei tarteko arranoaren ibillera apaña, ta lur aldean, lokatz bigunetako abere oñatza, bide ondotik joan ziran eperren aztarna, sasi mardularen ertzeko erbi-oi zapala, arkaitz zuloetako egazti arraparien kabia. Horrelakoxea zen eraman nion zakurra.

Baina ezer ere ez. Ez zion hurbiltzen ere utzi, ezta batere; jolastu-eta egin zuten tarte batean baina neure ondora etorri eta begiratu egiten zidan. Alegia, ez zuela gustuko neuk aukeratutakoa.

Ez dizuet oraindik esan, baina nire txakurrak badu lagun bat –arra- itsusia, txikerra eta meharra; benetan txikerra eta meharra, are itsusiagoa. Sinpatikoa ere ez da; enfin, ulertuidazue, ez daukat ezer bere kontra.

Eta zoriontsuak dirudite elkarrekin ikusten ditudanean.

jonas

jonas 2006-11-22 12:34 #1

Badakit zer gertatzen zitzaion txakur lerden horri? Ez zen, ba, Txomin Agirre zenarena izango? Jakina, antigoaleko eran hazitakoa eta ondarrutarra, segurura ez zion zureak piperrik ere adituko; gustorago txakur mehar baltzingo erdaldun horrekin...

Jozulin

Jozulin 2006-11-22 22:01 #2

Idatzi dit e-postaz aipatzen dudan lagunak, boxer ar ederraren jabeak, eta ezin izan diot tentaldiari eutsi:

...“claro como la vida misma”, gauza bera
gertatuko zaigu gure alaben nobioekin (ziur aukeratzen dute guretzat
baldar hutsa den norbait) ta ze ingo degu ba"

Barkatuko dit, ziur nago, zuei guztioi berak idatzitakoa erakustea.

Utzi iruzkina: