Laboa txarrito
Zuek ikusi nahi ez baduzue, alla kuidaus. Ez
esan gero ez zenekitela eta ez ipini gero betiko aitzakiak. Mikel Laboaren abestien
hitzetan zerrikeria ugari dago, AEBetako RIAAk ondotxo dakien moduan. Eurak
behintzat konturatu egin dira eta “Parental advisory – Explicit content” dioen
zigilua jarri diote letra esplizituak daudela eta. Ez nuke jakingo esplizitu
berba hori zer demontre den zehazki baina lizunkeriak egon badaudela ezin uka.
Ikusi, ikusi:
“Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka” Zertarako? Zer egiteko asmo ezkutu eta ilunekin?
“Haika mutil, jeiki hadi” esaten dio nagusiak, ez behin, baizik eta bost –bost!-aldiz. Zergatik, ezpada morroiaren ipurdi guria hobeto ikuskatzeko intentzio aitorrezinagatik?
“Denak ala inor ez, dena ala ezer ez.
Bakarka ezin da”. Ez ote da hau amaigabeko
orgia likitsetarako dei lotsagabea?
Segi nezake, baina usteko duzue apika setak itsuturik
ari naizela, itsumenduak tematurik dihardudala, burugogorkeriak narabilela.
Kanta hauen gordina zuek zeuek kausitzea duzue egiarako bide artezena. Entzun,
bada; eta sinetsi:
Powered by Castpost
Eta ez baduzue oraindik argia ikusi, hona
erabateko froga:
Powered by Castpost
Zerrikeria galanta, bai horixe.
Mezu honetarako komentaixuak, hemen. Eskerrik asko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: