Euskal Herrian negozioa egin daiteke. Oso argi daukate hori, adibidez Volkswagen-en, hemen saltzen baitituzte California, Caravelle eta Multivan gehienak. Halaber, Boiron laborategikoek ere pozarren egon behar lukete Euskal Herri alternatibo honetan saltzen den botika homeopatiko kopuruarekin. Beno, bi enpresok ez dira guztiz konforme egongo beren irabaziekin, jakina baita enpresei inoiz ez zaiela iruditzen nahikoa irabazten dutela, baina hau beste upel bateko ardoa da; gaurkoan esan nahi nizuen ez naizela homeopatiaz fio; tira, ez, horretaz ere hitzegingo dugu aurreragoko mezuren batean. ...
Lehenengo entzun: Inoiz ez gara, ez gara izan, ez gara izango hau, hau, eta hauek bezalakoak. Gero, deitu ahal didazue arrazista, manikeo, demagogo, m’ongolo eta nahi duzuena. Baina, Inoiz ez gara, ez gara izan, ez gara izango hau, hau, eta hauek bezalakoak. Punto.
Mmm, mmm, mmm... _________________________________________________ Jabi-renean ikusi dugu.
Laburtasuna maite dut aspaldian. Bazegoen lehen hemendik liliput izeneko blog bat eta bertan esaldi motzetan adierazten zituen bere pentsamenduak Txiki sinatzen zuen blogari batek. Esne kondentsatuarekin nola koilarakada ttiki batekin basu bete esne lortzen duzun, bada horrelakoak dira mezu laburrak: esaldi batean biltzeko modua dago zazpi paragrafoko azalpena beharko zukeena; labur esaten jakin egin behar da, hori bai. Eduardo Haro Tecglen zenari blogean edo beste hainbaten irakurri nion ondorengo aipua, eta gainera ez dut gogoratzen hitzok bereak ala besteren batenak ziren. Dena de...
Aitor dut -pekataria ni-: Larritu egin naizela inoiz bost egun pasatu eta blogaratzeko ideiarik eduki ez dudanetan, eta halakoetan etorri zaidala burura zalantza maltzurra: -Eta ez bazait inoiz gehiago ezer bururatzen idazteko? Inoiz -gutxitan, oso oso gutxitan- izan naiz Anonymous Said lotsabako eta koldarra, aitor dut, pekatari honek. Lotsaz, ez dudala erantzunik utzi irakurri ditudan blog batzuetan (*): -Zer pentsatuko ote du nitaz...? Besteen blogetan utzi ditudan erantzunetan egongo da (gogoratzen dut bat edo beste) erantzun “off topic”-en bat. Blogariren bat h...
Atzo, Domusantu eguna, mezatara joan ez zineten sinesgogor halakook ez duzue jakingo -ez baitzenituzten atzoko irakurgaiak entzun, eta horregatik diotsuet, jakinaren gainean egon zaitezten- Apokalipsia heltzen denean 144.000 pertsona baino ez direla salbatuko; beste guztiak, sutara. Egin diren kalkulu fidagarrienen arabera mundu petral honen historia guztian 106.456.367.669 pertsonak izan du bizitzeko aukera; beraz, eta matematikek ez badidate –beti bezala- hutsegiten, inoiz izan diren gizaki guztien ehuneko 0,0001 baino ez da salbatuko; beste guztiak, sutara. Eta gure markagailuan k...
Egin kontu: Super Ordorika, Kafe Antzokia, gaueko 12ak, enegarren bis-a eta hara non -astiro-astiro, leun-leun- honakoa jotzen hasten diren: Labexomorro, labexomorro ezin dala ibilli falta jakola, ez dakolako erreteko mirenjoni. Hitz bitan: txundi garria Gaurkoan ere karaokea dakarkizuet bakarka zein taldeka kantatzeko. Powered by Castpost Tira, badakit, tontakeria bat... baina ze polita. Erantzunetan ez da testua ikusiko informatikaren misterio sakonen erruagatik, beraz, komentaixorik egin nahi izanez gero, hementxe.
Del vasto refranero español hoy destacamos: “Más cornadas da el hambre."(*) (*) Why the cops are cops? A lyrical approach.
Bazter ditut bazter zure izkutuak maiteak lanbrotzen dizkidanean. Lanbro ditut lanbro zure maiteak izkutuak baztertzen dizkidanean. Izkutu ditut izkutu zure lanbroak bazterrak maitatzen dizkidanean. Kelmi Abola
Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.