Israel

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-11-10 16:02
1


Laburtasuna  maite dut aspaldian. Bazegoen lehen hemendik liliput izeneko blog bat eta bertan esaldi motzetan adierazten zituen bere pentsamenduak Txiki sinatzen zuen blogari batek. Esne kondentsatuarekin nola koilarakada ttiki batekin basu bete esne lortzen duzun, bada horrelakoak dira mezu laburrak: esaldi batean biltzeko modua dago zazpi paragrafoko azalpena beharko zukeena; labur esaten jakin egin behar da, hori bai.

Eduardo Haro Tecglen zenari blogean edo beste hainbaten irakurri nion ondorengo aipua, eta gainera ez dut gogoratzen hitzok bereak ala besteren batenak ziren. Dena dela, maiz gogoratu izan ditut azken bolada honetan:


“Ay, los judios, siempre tan cerca del holocausto: o lo sufren, o lo provocan.”

 



patxi lurra

patxi lurra 2006-11-12 12:37 #1

<p>Munduko amaiera gertu dagoalako zeinu ugari dago, gero eta gehiago. Eguraldiaren gora-behera martziano hauek, gatazka armatuak, gatazka desarmatuak,...</p>

<p>Apokalipsiaren beste zeinu batzuk badagoz: blogari euskaldunen artean Jozulin izeneko bat ibiltzea, Errealak Jesuli izeneko bat fitxatu barri izana,... Hurrengo lehendakaria Pakirrin?</p>

<p>&nbsp;</p>


Utzi iruzkina: