Baga, biga, bloga!

Jozulinen begitantziñoak

  Galdera “potentea”, bai horixe: Zerk lagundu dizue bizitzan? Konatxe jaunak erantzun zion bere blogean, sagardotegitik bueltan –begiak lauso, gogoa argi-, eta irakurri nuenetik hor erabili dut buruan jiraka, ezin ezabatu. Nahi ere ez, bestalde. Gainera galderak badu meme trazarik eta beraz, inork nahi izanez gero, segi dezala katea... Hona niri zerk lagundu didan (*):    Haurtzarotik gaztarorako garaian udaro irakurtzen izan nuen Daniel Defoeren Robinson Crusoe; Mortadelo y Filemonen tebeoak eta Marvelen komikiak; Arthur C. Clarkeren 2001 una odisea espacial, El mundo...


Nartzisoak loratu dira. Eta ni? Ispiluari begira!                       Yo Zhu Lin


Aspaldiko partez, berpiztu egin dira Gumersindo Buztangorriren buruan bizi diren zorriak. Eta ez zaie ausardiarik falta izan memeari erantzuteko, hementxe.


Hemen eta hemen irakurria.


Enpin, hona hemen nitaz jakin beharko ez zenituzketen bost gauza baina, tira, hala ere kontatuko dizkizuedanak, Jonasen gonbitari jarraituz: Egun batean Espainiako Felipe printzea agurtu nuen eta berak ere agurtu ninduen ni, irribarretsu. Berak neska ilehori eder bat zeukan alboan, lotsatuta alde egin zuena. Ni bilutsik nengoen; larru gorritan, alegia. Hitzez hitz. Selektibitate azterketaren lehen egunean Zazpi Kaleetan sekulako aitzurra harrapatuta, Seat 850 zahar batean itzuliginen 8 (zortzi) ganorabako. Policía Nacional-aren kontrola pasatu genuen zortziotako batek beso bi eta pander...


Gaur egungo Google Earth bezalako aplikazioak izango ditugu gure sakelako telefono-argazki/bideo-kamera-musika jogailu/grabagailuan, baina planetako edozein bazterreko irudiak une horretan bertan sateliteak hartutakoak izango dira. Hau hain izango da horrela ezen geure burua (horixe, burua, zerutik ikusiko delako) ikusteko gai izango baikara.   Laster, oso laster, ezinezkoa izango da autoek elkar jotzea, autoak berak hartuko baitu, istripua gertatu baino lehen, hartu beharreko erabakia: gelditu, alde batera ala bestera egin... Hori lortuko da auto bakoitzak inguruko beste guztien inf...


Prospektiba (I)

4
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-02-14 19:20

Gaurkoan prospektiba apur bat:   Etorkizunean gure argazki edo bideoak ez ditugu (soilik) edukiko gure ehunka petabytedun eskuko ordenagailuetan, ezta biraka lebilkeen ezein diskotan ere; gure bizitzako argazki, bideo, testu, ahots eta musika guztiak urruneko zerbitzarietako gordailuetan egongo dira zain, guk noiz eskatuko etxetik, kaletik, autotik...   Sakelako telefono-argazki/bideo-kamera-musika jogailu/grabagailuaren bitartez hartutakoa grabatu ahala gordeko da urruneko zerbitzarietan kablerik gabeko loturen bidez eta, une horretatik bertatik aurrera, munduko edozein txokotik...


Loratu dira mimosak. Eta mimosoak? Noiz loratuko gara mimosoak?


  Zenbat aldiz ekarri dut Iñaki de Juana orri hauetara? Noiztik? Zergatik ez dut egunero aipatu? Zergatik egun batean bai eta hurrengoan ez? Ze irizpideren arabera aipatu behar ditugu eszena lazgarriak, mina, drama, injustizia blogetan –edo, berdin du- bazkalosteko solasean, laneko atsedenetan... Beti ala batzuetan bakarrik? Zein da neurri “egokia”?   Hobeto ulertuko didazue maisuaren mezua irakurrita.  


Urez hornitzen gaituen urtegi sarean: 1.- Uraren maila biltzeko gaitasunaren %80ra heltzen denean, urtegia husten hasi behar izaten dira, ez ote duen gainezka egingo ustegabeko zaparradaren baten ondorioz, badaezpada. 2.- Uraren maila biltzeko gaitasunaren %40ra heltzen denean, alarma gorrian gaude: murrizketak hasten dira; ur barik geratuko gara. Beraz, %40ko tarte horretan bildu daitekeen ura daukagu. 3.- Urtegitik etxeetara bidean uraren %20 galtzen da ura eramateko sare eta hoditeriaren egoera dela eta. Ondorioz, eta gaizki ulertu ez badut, urtegietan biltzen den uraren %20rekin m...


jozulin 1456149998367

Jozulin

Jozulin naiz, baina batzuetan Josu Lezameta esaten didate. Marten bizi naiz, ez dakizue zelako lasaitasuna dagoen hemen. Bisitan bazatozte, kriantza kaxa pare bat ekarri, ardoa amaitzen ari zait-eta.

Jozulin Twitterren