Prospektiba (I)
Gaurkoan prospektiba apur bat:
Etorkizunean gure argazki edo bideoak ez ditugu (soilik) edukiko gure ehunka petabytedun eskuko ordenagailuetan, ezta biraka lebilkeen ezein diskotan ere; gure bizitzako argazki, bideo, testu, ahots eta musika guztiak urruneko zerbitzarietako gordailuetan egongo dira zain, guk noiz eskatuko etxetik, kaletik, autotik...
Sakelako telefono-argazki/bideo-kamera-musika jogailu/grabagailuaren bitartez hartutakoa grabatu ahala gordeko da urruneko zerbitzarietan kablerik gabeko loturen bidez eta, une horretatik bertatik aurrera, munduko edozein txokotik izago du edonork eskuragai uhinen bidez.
Historian sortu den musika guztia egongo da eskuragai munduaren edozein muturretatik; bilatzaileari izena eman -ahoz zein idatziz- eta entzun ahal izango dugu, baita beraren inguruko informazio guztia eskuratu ere: egilea, garaia, estiloa, partiturak, bertsioak...
Antzeko zerbait gertatuko da ikusteko arteekin: zinea, pintura edo argazkigintzarekin. Eskultura edo arkitekturarako proiektagailu holografikoak egongo dira eta, begi hutsez, ezinezkoa izango da asmatzea eskultura bat erreala ala holografikoa den. Ikutu ezean, jakina.
Sakeletan pantaila tolesgarriak eramango ditugu eta bertan ikusi/irakurriko dugu egunkari-telebista-albistegi-blog-e-posta-dena-delakoa. Telefono-argazki/bideo-kamera-musika jogailu/grabagailuak egungo telefonoak baino txikiagoak izango dira, gaurko pen-drive-en antzekoak-edo; baliteke aurikularretan edo nolabaiteko betaurrekoetan integratuta egotea ere.
(jarraituko du)
Iruzkinak
Eneko 2007-02-15 00:06 #1
Eta guzti horri ganorazko erabilera aurkitu behar, hortxe koska eta erronka ;-)

satortzulo 2007-02-15 17:15 #2

eta halere kalera irtengo dugu, lagunen bat topo egiteko esperantzan, gure pena eta gure pozak entzungo dituena

leire 2007-02-15 17:54 #3

Eta liburuak desagertiko dira orduan? Eta liburuen ordez asmatzen dabenak liburu barrixen usaiña eukiko dau? eta ikumena? Zelan lortuko dittue beste zentzumenak? e?

Eneko 2007-02-15 19:23 #4
Leire, liburuak inbento modernoak dira, aurrerago ipoinak kontatzeko, ezaguera eta edukiak gordetzeko/trasmititzeko beste euskarri batzuk zeuden.

Liburuak IX mendean sortu omen ziren Txinan, inprenta XV.ean eta liburuak egitea erraztu zuen, baina XX. mendearen bukaerarte ez dira arruntak izan mundu aurreratuan. Hala ere, munduan 1.000 miloi pertsona ingururi liburuek ez diete ezertarako balio (sua bizitzeko ez bada) analfabetoak direlako.

Gizakiok, homo sapiens edo, 200.000 urte daramagu martxa honetan laster izorratuko dugun Lur gainean, eta XX menderarte, duela 100 urte, ipoinak/ezaguera/edukiak trasmititzeko liburuak ez diren beste moduak erabili izan ditugu nagusiki.

Ezaguera trasmisio beste modu batzuk erabili ditugu, batez ere ahozko trasmisio forma ezberdinak, ipoinak, antzerkiak, kantuak, ..., eta orain Jozulinek dioen bideoak, mp3ak, petabyte-ak, ... :-)

Lengoia idatzia bera ez omen ditu 5.000 edo 6.000 urte baino gehiago. Pentsa, gizakion 200.000 urteetan, idazkerak 5.000 urte baino ez ditu, eta liburuak 100 urte baino ez, gauza berria da, eta agian ez betirako.

Izan ere, badago nor esaten duen lengoia idatzia desagertu egingo dela, funtzio bat bete duela bai, baina desagertu egingo dela eta ahozko kulturara itzuliko garela 2050 urtean edo .... auskalo.

Le papier, comme la vie, est éphémère, l'espoir est eterne ... :-)

PD: Six: hau ere ez dakizue, baina Leire frantsesezko klaseetan dabil :-)

Utzi iruzkina: